Iranen iraganaz hitz egingo dugu. Zertarako? Gaur egun gertatzen ari denaren kausak ezagutzeko? Ez. Alderantziz. Antzinako Pertsiaz arituko gara, egungo egoeratik ahalik eta gehien urrunduta. Eta horretarako, unikornioez, adarbakarrez hitz egingo dugu, existitzen ez den animalia famatu honetaz. 

Honako abestiak erabili ditugu:

The Unicorns - 'I Was Born'

 

Madonna - 'Like a Virgin'

 

Berri Txarrak - 'Harra'


Ozuna - 'Corazón de seda'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.