Besteen buruaz beste

Suizioaz aritu gara gaur. Zalantzan egon gara gai honi heldu edo ez, mendebaldeko jendartean tabua delako. Kristautasunaren eta judaismoaren arabera bekatua da, eta batzuen ustez, gainera, kutsakorra; imitazioa ekiditeko isildu beharreko kontua. Werther efektua esaten zaio horri.

Hala ere, badira suizio denak zaku berean ezin direla sartu diotenak ere. Batzuk beste batzuk baino “ulergarriagoak” direla diotenak. Zenbait kasutan, nolabait ere, justifikatuagoa dagoelako, eta arrazoi horietako bat gerra galtzea da.

 

Honako abestiak erabili ditugu:

Narco - 'Suicídate'


Bake faltsua - 'Buruaz beste'


Billie Eilish - 'Bury a friend'


Ren - 'Suicide'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.


Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.