Hamabi konposatu minbiziaren kontra

Oso modu arraroan aldatzen ari dira landareak Danimarkan, eta zientzialariek ez dakite zergatik. Albiste deigarria iruditu zaigu eta saioaren sarreran hainbat hipotesiri buruz aritu gara. Gai nagusia, berriz, minbizia izan da, bere kontra egiteko hamabi osagai edo konposaturi buruzko ikerketa sendo bat, zehazki. Hauetako asko sendabelarrak dira, eta batzuk gure artean oso ohikoak. Gomendioaren atalean ikerketa honetan aipatzen diren konposatu hauek nola baliatu eta egunerokotasunean nola erabili landu dugu.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...