Goroldio xumetik azafraira


2026ko martxoaren 12a

Artsenikoz kutsatutako ura garbitzen duen goroldio bat ekarri dugu gaurkoan. Izan ere, artseniko kutsadura osasun publikoko arazoa da egun, glifosatoa bezalako agrotoxikoengatik, eta ez da batere samurra kutsadura honi ihes egitea. Baina bada berri on bat: Warnstorfia fluitans goroldio xumeak uretako kutsadura modu eraginkorrean garbitzeko gaitasuna duela frogatu du, eta guri aipatzeko moduko albistea iruditu zaigu.

Gaurko sendabelarra azafraia da, sendabelar eta espezia artean dagoen altxorra. Ikerketek onura berriak aurkitu dizkiote eta horretaz aritu gara. Gomendioaren tartean azafraia nola erabili aipatu dugu, ikerketatik praktikara salto eginaz.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...