argazki-galeria
90. urteurreneko kontzertua
2009-11-25
Azaroaren 19 ilunabarrean Donostiako Victoria Eugenian bildutako ARGIAzaleek, agintari politikoek eta musika-maitaleek kontzertu eder baten oparia jaso zuten. Garai, kontzeptu eta kolore oso ezberdineko musikak entzun ziren ARGIAren 90. urteurrenaren aitzakian josiak, musika hutsak berez dakarren plazerari bestelako sentsazio eta sentimenduak gehitu zizkietenak.