Erreproduzitu bideoa
film laburra
Olarro
2010-12-31

Olagarro zale bat hari da haitzetan arrantzan. Hondartza bakarti eta urrun hau krisian den bikote baten erlazio gora-beheren lekuko isila da. Neskak bertan bilatu du kontsolamendua. Mutila ere bertara dator, bere nahigabe eta zalantzak botila barruan, itsasoak erantzunen bat ekarriko diolakoan. Olagarroa haitz artean dago; bere burua salatu du zapiari helduta. Ura gora dator. Olagarro zaleak prest du kakoa. Baina mutilak ez du itsasoaren erantzunaren zain gelditzeko indarrik.

[9 min, 2007]
ZUZENDARIA: Eneko Dorronsoro
GIDOIA: Eneko Dorronsoro
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Ekain Irigoien
KAMARA: Bruno Amaral
KAMARA LAGUNTZAILEA: Irene Ortiz
POSPRODUKZIOA: Asier Pujol
SCRIPT: Eraitz Loiti
ZUZENEKO SOINUA: Joseba Amilibia
ARGAZKIA: Guillermo Granillo
ANTZEZLEAK: Mutila: JC Gurrutxaga, Neska: Alaitz Eguren, Olarro-zalea: Inaxio Aizpurua
MUSIKA: Pello Ramirez-en “Urazalean” abestia (Boza ediziogunea. Elkar)