Erreproduzitu bideoa
film laburra
Bizitzaren sarean harrapatuta
2012-07-10

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egindako Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaturako Karrera Amaierako Proiektua. Film laburra 2012ko martxoan grabatu zen.

Sinopsia: Josu abokatu ezaguna da. Auzi garrantzitsuak irabaziz bere lan profesionalean gora egiten ari da, baina ez da ohartzen semeak (Aiurrek) bere beharra duela. Aita eta semearen artean harreman hotza nabari da. Baina, errealitateari aurre egin beharrean ihes egiten diote, lanean edota bizitza birtualean gotortuz. Gizarte postmodernoko harremanen ispilua da eta familia, lana eta gazteen arteko harremanak lantzen dira.

Norberak sentitu behar du aske, bizitzaren sarean harrapatuta ez sentitzeko. Bizitzako arloren batean gaizki sentituz gero aurre egin behar zaio ihes egin beharrean. Arazoei aurre eginez mugitu daiteke aske bizitzaren sarean.

Iraupena: 25´25´´
Zuzendaria eta Gidoia: Aritz Arzallus
Kamera: Aritz Arzallus
Argazkia: Gaizka Otamendi
Soinua: Koldo Eizmendi, Ioritz Aizpuru
Script: Maddi Elorza
Musika: Felipe Murillo
Postprodukzioa: Aritz Arzallus
Aktoreak: Mikel Laskurain, Iñigo Antsorregi, Gurutze Eizmendi, Ane Arenas, Urki Muguruza eta Pedro Otaegi.
Irratiko esataria: Nekane Zinkunegi