Erreproduzitu bideoa
film laburra
Bidaiari beltza (Schwarzfahrer)
2013-04-30

Lehenik eta behin, izenburuari dagokionez, literalki bidaiari beltza esan nahi du, baina horrek alemanez esanahi metaforiko oso orokortua du, alegia, garraio publikoan bidai-txartelik gabe doan pertsona da (geuk ere maiz erabiltzen dugu kolore hau ekintza ilegaletarako, adibidez, diru beltza edo beltz lan egitea). Kasu honetan noski, esaldiaren esanahi metaforiko eta literalaren arteko jokoaz baliatzen da zuzendaria. Bigarrenik, bideoko protagonistak “hotentote” hitza darabil, zeina khoikhoi Afrika mendebaldeko herri indigenari erreferentzia egiteko erabili izan baita. Bukatzeko, aintzat hartzekoa da bideokoa 90. hamarkada hasierako Berlin dela, hots, DDRaren amaieraren ostean egoera berrira moldatzen saiatzen ari zen hiritarrena (ekialdea mendebaldearen arauetara makurtu beharra, langabezia tasa altua, ekialdekoen pobreza mendebaldekoekin alderatuta, etorkin kopuru handia). Garai hartan eraso xenofobo ugari eta larriak jazo ziren Alemaniako hainbat lekutan.

Pepe Danquart zuzendari alemaniarraren lan honek 1994an Oscarra jaso zuen, film labur onenari.

Informazio gehiago:  elearazi.org/2012/10/11/schwarzfahrer-pepe-danquart/

Itzulpena: