erreportajea
Kalez jantzitako poliziak Bartzelonan
2011-06-16
Kalez jantzitako poliziak Bartzelonan

Ekainaren 15eko Bartzelonako manifestazio baketsuan istiluak hasi zituztenak kalez jantzitako poliziak zirela iradokitzen zuen bideoa Youtubetik kendu dute. Bideo horren kopia da hau, Argiako zerbitzarira igota. Guztira berrogeitik gora zauritu utzi zituzten istiluek, eta zenbait atxilotu. Goizeko zazpietatik era baketsuan bilduta zeuden manifestariak Kataluniako legebiltzarkideei sarrera blokeatzeko deituak. Zortziak inguruan, jendetzaren albo batean manifestari talde bat oldartu egin zen, eta ia une berean, beste aldean polizia "ofizialak" gomazko pelotakin manifestarien kontra egin zuen.

Oharra: Youtubetik kendu egin dute bideo originala. Hau kopia bat da, duen balio informatiboagatik saretik jaitsi eta Argiako zerbitzarira igoa.

Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago