erreportajea
Ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin
2008-06-01
Ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin

Ikastolen Elkarteak Ikasys proiektua abiarazi du Gipuzkoako hiru ikastetxetan: Orioko Herri Ikastolan, Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta Oiartzungo Haurtzaron. 920 gramoko ordenagailu eramangarria da ekimen honetako protagonista. Haren helburua ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, ikasleek norberaren erritmora egokitutako ariketak egitea. 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin ari dira probak egiten, eta emaitzak positiboak badira, datorren ikasturtean beste hamabi ikastoletan jarriko dute proiektua martxan. Orioko Herri Ikastolan izan gara gu, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako klaseetan, Ikasys proiektua bertatik bertara ezagutzeko.

Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago