Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Eric Cantonak bankuei boikota egitera deitu du
2010-11-22

Eric Cantona futbol jokalari ohiak bankuetatik dirua ateratzeko deia egin du. "Sistema apurtzea" helburu duen protesta ekintza hori milaka internautek babestu dute jada. 2010eko Abenduaren 7rako jarri dute hitzordua.

Tankera horretako ekintza ugari bultzatu ditu Crisi kolektibo katalanak, eta elkarteko kide Enric Duranek 492.000 euroko iruzurra egin zien 39 banketxeri, protesta moduan. Lucio Urtubia anarkista nafarrak ere (Amets Arzallusek elkarrizketatua), iruzur ekonomikoari heldu zion, erregimena desegonkortzeko asmoz. Hori guztia hizpide duen desobedientzia ekonomikoari buruzko erreportajea argitaratu zen ARGIAn, Intsumisioa kapitalismoari: denek batera zergak ordaintzeari utziko bagenio? Bankuetatik dirua atera eta hipotekak zintzo ordaintzeari uko eginez gero?