Esklerosi anizkoitza nerbio-sistema zentralaren gaixotasun kroniko bat da. Garunari eta bizkarrezur-muinari eragiten die. Vanessa Sarasola Puentek (Iruñea, 1976) 22 urterekin jaso zuen diagnostikoa. Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren elkarteko erabiltzailea da, eta kanpaina abiatu dute exoeskeleto berria erosteko; martxa perfektu bat erreproduzitzen duen gailu bat da exoeskeletoa, eta errehabilitaziorako erabiltzen dute. Azkenaldian behin eta berriz apurtzen denez, 150.000 euro bildu nahi dituzte berria erosteko.

