Kartzelaz, kartzelan bizitakoaz eta kartzelan izan den denboran gertatutakoaz galdetu diote Irutxuloko Hitzan Ion Markel Ormazabali (Donostia, 1982). Ocañako espetxean (Toledo, Espainia) preso egon da sei urtez, Jarrai-Haika-Segi auziaren harira. Bilbon, 2007an, Esperantza frontoian atxilotu zituzten gazteetatik kalera atera direnetako azkena izan da donostiarra. Kezka azaldu du gazte mugimenduak bizi duen jazarpenaren inguruan. Donostiako hamabost gazte auzipetuen egoera ere ekarri du gogora Ormazabalek. Bideo honetan elkarrizketaren zati bat ikusteko aukera izango duzu; elkarrizketa osoa, berriz, hemen.
Iturria: Irutxuloko Hitza