Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Olerki topaketak, poetaren hitzak: Jon Mirande
2012-02-07

2011-02-08
Koldo Mitxelenak antolaturiko Poetaren hitza olerki topaketen barnean, Jon Mirande emanaldia da. Kandido Uranga aktoreak eta Fran Lasuen musikariak landu eta sortu dute hitzez eta musikaz osaturiko obra hau.

Jon Mirande ikuskizunak bi ardatz nagusi ditu, batetik Jon Mirandek Andima Ibiñagabeitiari bidalitako gutunak eta bestetik Jon Miranderen poemak.

Aspaldi zuen Kandi Urangak Jon Miranderi heltzeko gogoa, baina duela urte eta erdi hasi zen lanean Fran Lasuenekin batera, Urangak hitzari eta Lasuenek musikari helduz, ikuskizuna jostea lortu duten arte.
Bakoitzak bere arloa landu du lehenbizi, eta ondoren elkartu dira bi artistak, obrari batasuna emateko.