Boteretsuen historia ofizialari bira eman eta gertaera eta pasarte ezezagunak dakartzan Oker habil Makiavelo liburua argitaratu du ARGIAk, Nagore Irazustabarrenaren eskutik. Lasarte-Orian egindako aurkezpenean, egileak bidaia bat proposatu du historian izan diren denboraren makinen barruan, eta ondorio batetara iritsi da: "Adimenarekin bidaiatzea geratzen zaigu".
Eskuratu liburua ARGIAren azokan edo (+34) 943 37 15 45 telefonora deituta.

