Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Begiz begi eta Izarrak taldeen kontzertua
2012-04-26

"Iparraldeko talendu berrien gaualdia" Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparraldea Bertan zikloaren karietara 2012ko martxoaren 15ean egindako kontzertua.

BEGIZ BEGI : Begiz Begi taldea, Patxi Amulet (ahotsak eta gitarra) eta Xabi Etcheverry (bibolina) gazteek osatzen dute. Gaur egun seinakako formula batean ari badira ere, binaka hasi ziren elgarrekin jotzen. Bikoteak, Iparraldeako hainbat gasteszena eta lehiaketetan parte hartu du. Talendu berriei idekia den gaualdi hortan nagusiki haien konposaketak entzunen baditugu ere, zonbait ohiko kantu entzuteko parada izanen da.

IZARRAK : Izarrak taldea, Sophie Oteiza, Emmanuelle Luro, Céline Bidart eta Kattin Inchauspe aldudarrek osatzen dute. Emazte gazte laukote horrek, bere bidea 2004ko Baxe Nabarreko kantu txapelketan hasi zuen. Niko Etxart, Anje Duhalde, Joseba Tapia edo/ta Oskorri bezelako taldeen lehen zatiak egin dituzte. 2008an « Biziari So » diskoa eta 4 tituluko beste lan bat kaleratu ondoren, haien hirugarren diskoa prestatzen hari dira. Gaualdi honentzat, Peio Chauvin, Maurice Anocibar eta Xan Errotabehere musikariek lagunduko dituzte.