Mingain urdinaren gaitza, eta berau zabaltzearen oinarrian dauden politikak | Ane Rivas (Biolurreko albaitaria)


2026ko otsailaren 4a

Hausnarkari denei eragiten die eltxo zehatz baten ziztaden bidez kutsatzen den gaitz honek, baina artaldeetan dauka ondorio larriena. Gaitza kudeatzeko politika aldatu izanak gaitza gehiago zabaltzea eragin duela salatu du. Hau da, ganadutegi handien aldeko neurri politikoak hartu izana dago oinarrian. Artaldeen ongizatean sortzen dituen kalteak eta eragin ekonomikoak deskribatu ditu eta berretsi du txertoa dela prebentzio neurri eraginkorrena. Hori bai, txertaketa ongi planifikatzea eta garaiz aldatzea eskatu du. Aitortu duenez, abeltzainek lotsaz bizi dute abere gaixoak izatea, eta hori gainditu behar dela adierazi du.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.