Arabako urre likidoaren bila | Mikel Izagirre (Erroiz proiektua)


2026ko urtarrilaren 14a

Duela 2.200-2.500 urte iritsi zen olibondoa Arabara, feniziarren eskutik. Aldiz, oraindik oso ezezaguna da euskal herritar askorentzat. Erromatarrek egin ohi zuten modura, mahastiaren inguruan dute olibondoa landatuta Lantziegoko (Araba) Erroiz proiektuan. Modu tradizionalean olibondoa nola lantzen duten azaldu du Mikel Izagirrek. Ekologikoan zaintzen dute Arroniz barietateko olibadia eta kalitate handiko olio egiten dute. Lantziegoko udal errota zaharra ere erakutsi digu, herritarrek autoekoizpenerako erabiltzen dutena. Olioa aukeratzen ere ikasiko dugu Izagirreren bidez.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.