4x10: Zizareekin ongarria egiten | Monika Prieto (Amalurra proiektua)


2026ko apirilaren 22a

Zizareen mundu miragarrian murgildu gaitu Monika Prietok. Ba al zenekien hiru hilero bikoiztu dezaketela euren populazioa? Zizareei jaten nola ematen dien ikusiko dugu, zizareek materia organikoa transformatu dezaten. Lur bizia izateko kide garrantzitsuak dira. Horregatik, baratzerik baduzu, interesatuko zaizu: zizare humusa egiteko behar den azpiegitura sinplea eta urratsak azaldu dizkigu. Hondakin organikoak alferrik galdu beharrean ongarri oso on bat egiteko aukera ikusi zuen Prietok, eta horregatik abiatu zuen Iruñean Amalurra proiektua: bertan zizare humusa egiten du eta formazio saioak eskaintzen ditu.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.