4x09: Saguzarren misterioak | Naiara Corcuera (Naturtzaindia)


2026ko martxoaren 23a

Ba al duzu saguzarrik inguruan? Atera berri dira lozorrotik eta kumeak jaiotzear dira... Izurriteak saihesteko lagun handiak dira, saguzar bakoitzak milaka eltxo jaten baititu gau bakarrean. Saguzarretan espezie ugaritasuna handia da, pentsa, ugaztun espezie basatien %20 dira saguzarrak, eta Euskal Herrian bertan 27 saguzar espezie ditugu. Espezie bakoitzak ditu bere elikatzeko eta bizitzeko ohitura oso bereziak, eta horiek ekarri dizkigu Naturtzaindiako kide den Naiara Corcuerak. Elkarte honek Euskal Herriko saguzarren gida eta Gipuzkoako kiropteroen atlasa ditu argitaratuak.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.