4x07: GARO EDO IRATZEAREN KULTURA... Etorkizunean ere erabilgarri | Iñaki Sanz Azkue


2026ko otsailaren 11

Iratzea edo garoa ongarri ezinbestekoa izan da baserri bizimoduan. Ez zegoen nahi beste, horrek gatazkak ekarri zituen eta udalek esku hartu behar izan zuten. Horregatik, herri lurrekin harreman estua du iratzeak eta eragin handia izan du paisaiaren bilakaeran.  "Iñistorketan" liburuan jaso ditu historia eta istorio horiek Iñaki Sanz Azkuek, eta berarekin jarri gara XVIII. mendetik hasita etorkizuneraino begira, eta gaur egun eta etorkizunean izan ditzakeen erabilerak eta funtzioak aztertu ditu. Bidean, landare eder honen berri ikasiko dugu eta iratzearen kultura ezagutuko dugu.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai. 


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...