Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Tenebroso
2026-02-06

Angela Duverger-Bobin zuzendariak ez zuen bere aitona Angel ezagutu. Beti erran izan diote bere aitona ezgaitua zela: gerlako zauriek eraginda, mindua eta alkoholaren menpekoa. Familian sekula ez da aipatua izan egin zituen gauza miresgarriak, bereziki euskal zerbitzu sekretuetan —Tenebrosos izenekoetan— izan zuen misioa; haiekin erbestetik frankismoaren kontra borrokatzen baitzen. Senideekin izan dituen solasaldi ttipien bidez, kameraren laguntzarekin, Angelak isiltasun horren arrazoiak ulertzen saiatzen da. Galdera bat bada beti: zer “film” egiten dugu guk geure buruetan, isilune eta esan gabekoen ondorioz historia ez bada transmititzen?

Kanaldudek zabaldu du lana.

Zuzendaria eta gidoilaria: Angela Duverger-Bobin
Gidoi-aholkularia: Claire Billet
Muntaketa: Myriam Aycaguer
Irudiak eta dronea: Julien Rider
Irudi osagarriak: Itziar Leemans
Soinua: Pascal Roques

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...