Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Periferiaren mugak
2026-08-21

Mondragon Unibertsitatean ikus-entzunezko komunikazioa ikasten duten laugarren mailako hiru ikaslek egin dute proiektu hau: Zizurkilgo Irati Egibar Izeta eta Irene Zaldua Tapia, eta Berriozarko Ekhiñe Aizkorbe Zabalza.

Horretarako, euskal periferian bizi direnen testigantzak jaso dituzte; Lapurdiko, Nafarroa Behereko, Zuberoako, Nafarroa Garaiko, Arabako eta Bizkaiko mugetako euskaldunak elkarrizketatu dituzte. Guztira 13 lagunekin izan dira.

Lan honekin askotan ahanzturan gelditzen diren euskaldunei ahotsa eman nahi izan diete, haiek egiten duten lana goraipatzeko. Eta, aldi berean, gordeta geldi dadila euskara galdu zen lurretan, lan handia eginez, euskara haien ahoetan berriz egotea lortu dutela.

Hamaika Telebistak zabaldu du lana.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...