Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Euskal eskultura bizirik
2026-06-12

Eskultura irakurketaren performanzea eta 'Euskal eskultura bizirik' erakusketaren dokumentala sortu ditu Pagoarte euskal arte eta kulturaren erakundeak.

Bizirik dago eskultura Oiartzunen. Bizirik dago euskal eskultura, eta horren alde lan egiten dihardu Pagoarte elkarteak aspaldian. Iaz, 2025eko azaroan hain zuzen, Euskal eskultura bizirik egitasmoa antolatu zuen Oiartzunen.

Azaroko jardunaldietan, hiru astez, Oiartzundik zein Euskal Herri osotik bertaratutako zenbait eskultoreren lanak jarri zituzten Arizmendieneako lorategian zein San Juan kaperan, eta eskultura, egitasmoaren oinarrian izanik, zenbait ekitaldi gauzatu ziren Pagoarteren ekimenez, hala nola, erakusketak, bisita gidatuak edota behin-behineko eskulturak sortzeko saioak. Jarduera horiek, euskal eskultura erdigunean jartzeaz gain, sareak sortzeko ere balio izan zuten, herrian hainbat proiektutan daudenak eta adin guztietako herritarrak batu baitzituen.

Pagoarteko kideek berretsi dute iaz egin zuten jarduera zerbait berezia izan zela; “orain arte ez da horrelako ezer egin euskal eskulturaren inguruan”, eta, beraz, prozesu guztia dokumental batean gauzatzea erabaki zuten. Esan, eta baita egin ere. Euskal eskultura bizirik erakusketaren dokumentala egungo artearen erakusgarria da. Modu eraginkor eta parte-hartzaile batean dokumentalak, erakusketak, performazea, behin-behineko sormena, artisten iritziak, gazteen parte-hartzea eta ikuslearen inplikazioa erakusten ditu.

“Dokumentalean zenbait kontzeptu zalantzan jartzen ditugu. Kontua ez da zerbait artea den edo ez eztabaidatzea. Sormen mugimendu adierazkorra da eskultura, eta lortu nahi duguna da jendeak normaltzat hartzea horrelakoak ikusten dituenean” Emakumearen eta gazteen presentzia ez da handia euskal eskulturan, eta hori nabarmendu nahi izan dugu egindako erakusketetan eta dokumentalean. 2025eko azaroan eskultura erakusketa egin zenean jendea eskulturara ekarri
beharrean, eskulturak kalera atera ziren. Oraingo honetan eskultura da nagusi, eta haren inguruan sortu da dokumentala.

Iraupena: 21 min
Egilea: Gexan Mendizabal
Ekoizpena: Pagoarte arte eta kultura elkartea
Irudia: Asier Garcia eta Gexan Mendizabal
Ahotsak: Alazne Etxeberria eta Mikel Mendizabal
Eragileak: Mikel Mendizabal, Nekane Martiarena eta Arkaitz Barriola
Babesleak: Oiartzungo udala, Laboral kutxa, Eskuahaldunak elkartea, Abaraxka.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...