Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Companys eta Agirre azken erbesterantz
2011-05-30

Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria eta Lluis Companys Kataluniako Generalitateko lehendakariak, Espainiako Gerra Zibila galtzear zirela erbestera joan behar izan zuten. Historiako pasarte hura kokatu eta kontatzen du dokumental honek dokumentu historikoak baliatuz.

Dokumentalean parte hartu dute: Hilari Raguer, Jose Luis de la Granja, Rafael Abella, Gregorio Arrien, Josep Benet historialariak, Ricard Altaba i Planuc Euskadiko Gobernuaren Ordezkaria izana Katalunian, Joan Reventós Kataluniako Parlamentuko Presidente ohia, Arantzazu Amezaga Irujoren biografoa, Luisa Goiria Katalunian erbesteratua, Agirre Lehendakariaren seme Joseba Agirre, Josep Maria Solé i Sabaté Kataluniako Historia-Moseoko zuzendaria, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia eta Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia.

Sabino Arana Kultur Elkargoak eta Ramon Trias Fargas Fundazioak eragindako saioa. Itesak egina.

EiTBk zabaldu du lana.

Errealizadorea: Joseba Butron.

Laguntzailea: Iñigo Artetxe.

Gidoia: Joseba Butron eta Iñaki Goiogana.

Produktorea: Josu butron.

Laguntzaileak: Irene Agirre eta David Sanchez.

Atrezzoa: Jose Maria Tuduri.

Dokumentazioa: Hilari Raguer, Gregorio Arrien, Abertzaletasunaren Agiritegia, Sabino Arana Kultur Elkargoa, Jordi Arauna.