Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Bi arnas
2026-10-16

Historia honetan bi arnas kontatu dituzte: Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarena. Biek ala biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera. Lehenak, bere azalean pairatu du bizitzarekiko behin-behineko etena. Bigarrenak, berriz, bere parte izan zen alabaren gorputzean.

Bi arnas ikusezin horiek ikusarazi nahi ditu historia honek, bi itolarri horiek, sufrimendu bikoitz hori. Kasu honetan, amaren ahotik eta bizipenetatik, baina alabak bere azalean sufritutakoa ardatz hartuta, eta ahal den neurrian Iratxeren ahotsa ere entzunaraziz.

Hamaika Telebistak sareratu du dokumentala.

Urtea: 2022
Zuzendaria eta gidoilaria: Jon Mikel Fernandez Elorz
Produkzio arduraduna: Imanol Arzuaga
Edizio arduraduna: Dani Lopez
Musika: Eneritz Furiyak
Kamerariak: Izaro Ieregi Gonzalez, Arina Heussler, Maria Muriedas Diez, Felix Camara, Pau Montagut, Paskal Etxegu, Mikel Blasco, Jokin Agirregoikoa Etxebarria
Drone kameraria: Odei Barroso
Testuak: Iratxe Esnaola
Irudiaren postprodukzioa: Jon de los Rios

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.