bideo herrikoia
Etxetik euskaraldira #6 - Zinema etxean eta euskaraz
2020-04-29
Etxetik euskaraldira #6 - Zinema etxean eta euskaraz

2020an forma berria hartuko du euskaraldiak eta bakoitza bere etxetik horretarako prestatzen hasteko proposamena egin dute antolatzaileek. Etxealdian "inoiz baino gehiago" ari baikara hitz egiten elkarrekin, beraz, aprobetxatu beharreko garaia delakoan daude.

Horretarako apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketak proposatzen dituzte. Asmoa da azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldira indartsu heltzea.

Asteazkena ikusleen eguna izan ohi da zinema areto askotan, beraz, euskarazko film bat aukeratu eta geure etxeko sala zine areto bihurtzea da gaur Itziar Ituño aktoreak egin digun proposamena.

Erlazionatutako bideoak
bideo herrikoi gehiago