Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (99. saioa)
2013-06-11
Beranduegi (99. saioa)

99. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

- Kurdistan, aukerak eta mehatxuak parez pare
Kurdistan, munduko estaturik gabeko herririk handiena, lau estatuk zapaldua bizi da. Orain, Turkiako gobernua eta estatu honen barruan bizi diren kurduen arten piztutako bake prozesuak itxaropena itzuli dio herri honi. Aukerak eta mehatxuak parez pare daude.

- Javier Etxebeste
“Mister Yahoo!” izandako enpresari eta ekintzaile euskaldun eta kementsu ezagunak igerian darrai Interneteko negozioen itsaso zabalean. Orain “Mister Nestoria” dena negozioez, Interneten erronkez eta nazioarteko enpresa munduan euskalduna izatearen abantailez mintzatu zaigu.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2368 zenbakian irakurgai.

 - Gure esku dago
"Gure esku dago" erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika herritarra asteburu honetan aurkeztu da Irunen. Proiektu berri hau gizarteratzeko bideoklipa egin dute. Kirmen Uribek idatzi du letra eta Euskal Herriko musikari askok jarri dizkiote musika eta ahotsa.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Beranduegi TB gehiago