Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (97. saioa)
2013-05-28
Beranduegi (97. saioa)

97. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Hilabete honetako lehiaketa azken astean sartu da. Hauek dira parte hartzeko urratsak:
- ARGIAren Youtubeko kanalera harpidetu.
- Gustuko duzun gure edozein bideotan iruzkin bat idatzi.
Saria: 2 lagunentzako otordu ederra Bilboko Kafe Antzokian.

- Publizitate sexista
Sarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambi-Raine ikasle kanadiarrek gizon eta emakumeen gorputz zein rolak iragarkietan nola islatzen diren azaldu dute bideo honetan.

- Aitor Karasatorre
Lau hilabatez karabana batean Europan barrena ibili zen Aitor Karasatorre (Etxarri Aranatz, 1972), energia berriztagarrien inguruko proiektuak ezagutzen. Esperientzia horren ondorio da Arbizuko Eko Kanpina. Egun, Bilduko zinegotzia da Etxarri Aranatzen eta Sakanako Mankomunitateko lehendakaria. Hondakinen gaiari gogotsu eutsi diola bistan da.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2368 zenbakian irakurgai.

 - Euskara jendea
Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako 40-50 minutuko sei atalek osaturiko dokumental-sorta da Euskara Jendea egitasmoa.  Historiaurretik gaur egunera arteko bidaia abiatuko dute gure hizkuntzaren egiazko misterioa argitzen laguntzeko: gaur egunera arteko iraupena.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Beranduegi TB gehiago