Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (93. saioa)
2013-04-30
Beranduegi (93. saioa)

93. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Lehiaketa
6 lagunentzako arroila-jaitsieraren irabazlea zein izan den zozkatu dugu.  

- Autismoa, terapia aurrerakoi eta atzerakoienak etxe berean
Autismoaren arloan urtero egiten den kongresurik prestigiotsuena aurten AEBetatik kanpo egingo da bigarren aldiz. Donostian izango da, maiatzean, eta ez halabeharrez: autismoa duten pertsonei laguntzeko programarik garatuenetakoa dute Gipuzkoan. Hortik oso gertu aldiz, alor honetan berrogei urteko atzerapena dutela kexu dira Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko gurasoak, Frantziako Estatuan psikoanalisiak (izan) duen protagonismoaren erruz.

Irakurri erreportaje osoa aldizkariaren 2365 zenbakian.

- Itxaso Atutxa
Bilbo, 1967. Igorre herrian bizi zela hasi zen politikan, EGIn. EAJko BBBko presidentea da. Euskal filologia ikasia. 3Koma ekoiztetxean jardun du orain gutxi arte. Kazetaritzan ere aritu da. ETBko programazio zuzendaria izana da. Sabin Etxeko bulegoan hartu gaitu.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2365 zenbakian irakurgai.

 - Herri Urrats, 30 eta abar urte
Datorren maiatzaren 12an Senpereko lakuak hartuko du Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia. Kanaldudek ekoiztuta, Xutik taldearen musikaz sortu dute aurtengo Herri Urratsen bideoklipa.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Beranduegi TB gehiago