Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (89. saioa)
2013-03-26
Beranduegi (89. saioa)

89. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Martxoko lehiaketaren irabazlea zein den zozkatu ostean apirileko zozketa berriari ekin diogu Hauek dira parte hartzeko urratsak:
- Jarraitu Beranduegi Twitterren.
- RT egin gure Timelinean topatuko duzun txio honi:
ZOZKETA 6 lagunentzako arroila-jaitsiera! Parte hartzeko RT mezu hau eta jarraitu @beranduegi
Saria: 6 lagunentzako arroila-jaitsiera

 - Korrikaren laburpena
Korrikaren 18. edizioa igandean bukatu zen Baiona, Amets Arzalus bertsolariak lekukoan gordetako mezua irakurrita. Guk EiTBk egunero grabatu dituen irudietako batzuekin esango diogu agur Korrikari.

- Ttittika Rekalt
Ttittika Rekalt Altzabehetin sortu zen 1959an. Xiberoko Botza irratiko kazetari eta esatari izateaz gain, aktore eta idazle ere bada. Beste lan batzuen artean, Xora filmeko protagonistetako bat da, eta Oiherkoren trajedia (2006) eta Belagileak pastorala (2009) idatzi ditu. Oiartzunen bizi da, egun.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2357 zenbakian irakurgai.

 - The Arlotes - Eutsi! - 3. Atala
Osteguna da eta Harry eta gainerako arloteek ikasle pisuan daukate festatxo bat eta ondoren parranda. Iñi eta Harryk ikusten dute Baga telebistan 'Iluna'-k eginiko 'goizegi' saioko erreportai bat, euskal gizakien ligatzeko ohituren gainekoa, eta Harry saiatuko da ligatzeko taktika berri batekin... 'eutsi!'.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Beranduegi TB gehiago