Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (88. saioa)
2013-03-19
Beranduegi (88. saioa)

88. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Martxoko lehiaketan parte hartzeko azken astea duzue. Hauek dira parte hartzeko urratsak:
- Jarraitu Beranduegi Facebooken.
- Iriarte Jauregiaren argazkian utzi iruzkin bat saria irabaziko bazenu asteburu horretan zer egingo zenukeen azalduz.
Saria, Bidaniako Iriarte Jauregian bi lagunentzako asteburupasa.

 - Faxismo "demokratikoa" Grezian
Krisi garaiak bizi ditugu Europan. Eta Grezia dugu, momentuz, kapitalismoaren ereduaren gabeziak argien erakutsi dituen herrialdea. Krisi politiko eta ekonomikoak ehuneko 27ko langabezia utzi du eta 10 gazteetatik 6 lanik gabe dago. Testuinguru gogor honetan, neofaxismoak bere lekua aurkitu du.

- Angel Erro
Literatura eta musika klasikoaren zalea izateaz gain, bi poesia libururen egilea da Angel Erro, ezizenez ezagutzen dugun 34 urteko burlatarra.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2356 zenbakian irakurgai.

 - Virtisu
Bizkaiko Zallako Virtisu enpresako 105 langileek 5 hilabetetik gora daramate kobratu barik, ugazabek, Jofel talde alacantarrak, enpresa abandonatu ostean.  Interneten asko zabaldu den langileek egindako bideoa duzue honakoa.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Beranduegi TB gehiago