Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (86. saioa)
2013-03-05
Beranduegi (86. saioa)

86. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Otsaileko lehiaketaren irabazlea zein den iragarri dugu eta honekin batera, lehiaketa berri bat abiatu. Oraingoan Facebook oinarri izango du. Hauek dira parte hartzeko urratsak:
- Jarraitu Beranduegi Facebooken.
- Iriarte Jauregiaren argazkian utzi iruzkin bat saria irabaziko bazenu asteburu horretan zer egingo zenukeen azalduz.

Saria, Bidaniako Iriarte Jauregian bi lagunentzako asteburupasa.

 - Gainkontsumoa
Ekosistemaren jasangarritasunaren muga gainditzen duen baliabideen ustiaketari deitzen zaio gainkontsumoa. Kapitalismo mugagabearen ezaugarri honi buruzko irudi hauek Samsara filmeko pasarte batekoak dira. 5 urtetan eta 5 kontinenteetako 25 herrialdetan grabatu dituzte irudi gordin bezain harrigarriak.

- Arritxu Santamaria eta Nekane Garmendia
Eusko Ekintza alderdi berriko kideak dira Arritxu Santamaria (Zumaia, 1956) eta Nekane Garmendia (Ordizia, 1953). Lehena, 2003-2006ko bake prozesuko Konponbiderako Mahaiaren koordinatzailea izan zen. Bigarrena EH Bilduko zinegotzia da Ultzaman. Ezker abertzalearen herri mugimenduarekin identifikatzen dira biak ala biak.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2357 zenbakian irakurgai.

 - One Billion Rising
Emakumeen aurkako sexu erasoak salatzeko, V-day elkartearen  mundu mailako ekimen honekin agurtuko zaituztegu, honen moduko  bideorik berriz sareratu behar ez dezagun.
 

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Beranduegi TB gehiago