Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (85. saioa)
2013-02-26
Beranduegi (85. saioa)

85. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Otsaileko lehiaketaren irabazlea zein den iragarri dugu eta honekin batera, lehiaketa berri bat abiatu. Oraingoan Facebook oinarri izango du. Hauek dira parte hartzeko urratsak:
- Jarraitu Beranduegi Facebooken.
- Iriarte Jauregiaren argazkian utzi iruzkin bat saria irabaziko bazenu asteburu horretan zer egingo zenukeen azalduz.

Saria, Bidaniako Iriarte Jauregian bi lagunentzako asteburupasa.

 - Joxemi Zumalabe
Hogei urte joan dira Joxemi Zumalabe Goenaga (Donostia, 1950-10-14 / 1993-01-12) hil zenetik. Argazki bitartez hura izan zena ekarri nahi izan dugu gogora: haren eskuzabaltasuna, haren filosofia, haren bultzadaz lortutakoak, haren itzal luze beti presentea.

Informazio gehiago aldizkariaren 2352 zenbakian irakurgai.

- Antonio Cancelo
(Puebla Sanabria, Zamora, Espainia, 1936) Eroskiren sortzaileetakoa, Mondragon Taldearen lehendakari izana. 1960ko hamarkadaren hasieran heldu zen Eibarra, familia lagun. 1967an gerente ari zen bertako Juan XXIII kooperatiban eta Eroski sortu zuten 1970ean. Eroski Taldeko zuzendari izan zen hogeita bost urtez eta ondoren, Mondragon Taldekoa 1995ean, erretretan sartu artean. Humanismoak gidatzen du beraren bizia, hurkoari lagundu nahiak, eta, era batera zein bestera, horretan ari da oraindik.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2352 zenbakian irakurgai.

 - The Arlotes 1. atala
The Arlotes euskarazko marrazki bizidunen lehengo atala eskainiko dizuegu. Hemendik aurrera, bi astean behin, The Arlotes-eko lagunen bisita izango dugu Beranduegiren amaieran.
 

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Beranduegi TB gehiago