Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (8. saioa)
2011-03-08
Beranduegi (8. saioa)

Hauek dira Gorka Bereziartuaren hitzek ireki dituzten zortzigarren saio honen edukiak:

Lehiaketa: Lehiaketak aurrera darrai eta Hondarribiako Laia erretegia zai dago, marrazki honen puxika beteta, bi pertsona debalde afaltzen emateko.

Pertsonaia: Matxinada gorrian daude herrialde arabiarrak. Tunisian eta Egipton gobernuak erori dira; Libia oraindik ez da informatiboetako lehen albiste bihurtu, baina giroa bero dago. Iruñeko Golem zineman Zabaldik antolatu duen hitzaldiaren aurretik Tariq Ali, Pakistango idazle, zinemagile eta historiatzalea. Elkarrizketa osoa hemen irakurgai dago.

Blog irakurketa: Photoshopek 21 urte bete berri dituela probestuz, Mikel Garciak idatziriko Zorionak Photoshop! sarrera eguneratu, musika jarri eta irudiak txertatu dizkiogu.

Amaiera: Ondarroako Kafe Antzokian Iban Nikolai, Eneko Larrañaga eta Rizumik musikariek osaturiko emanaldiaren irudi eta doinu bereziekin agurtu dugu saioa.,

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago