Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (47. saioa)
2012-02-14
Beranduegi (47. saioa)

47. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Lehiaketa
Bermeoko Atxurra hotelean 2 lagunentzako asteburu pasa bikaina. Beranduegiren Facebook-eko horman bideorik onena jarri eta atsegin dut gehien jasotzen duenak irabaziko du hilabete amaieran.

 - Eta gazteok zer?
Euskal gazterian indartzen ari diren joerak arakatzeko sei gazte ikerlarik osatutako taldeak gazteriaren inguruko ikerketa  osatu du. Urte oso bateko lanetik atera da “Eta gazteok zer?” liburuxka eta dokumentala. Amaia Nicholson eta Koldo Diaz proiektuko kideek azaldu dizkigute gogoetaren nondik norakoak

 - Laburrean: Harkaitz Cano
Bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten Soto eta Zeberio. Haien lagun Diego Lazkano gertakari horiek urratuta bizi da geroztik. Harkaitz Canoren (Lasarte-Oria, 1975) Twist nobelaren abiapuntua da, gure historia hurbilaren pasarte gordinak fikzioaren ispiluan islatzen dituen istorio zirraragarria.

Irakurri elkarrizketa osoa aldizkariaren 2308. zenbakian

 - Aurora polarra
Negu gorria izaten ari garen honetan naturan muturreko egoerak ematen dira. Horietako bat dugu aurora borealaren ikuskizun liluragarria. Norvegian, orain 2 aste, hartu zituen Christian Mülhauser argazkilariak irudi hauek.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago