Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (4. saioa)
2011-02-08
Beranduegi (4. saioa)

Hirugarren saioak markatzen duen muga mentala gaindituta, laugarren txutearekin gatoz. Orain arteko dosirik luzeena; segundo baten faltan da 15 minutuak osatzeko.

4. saio honen edukiak:
- Azken asteko aktualitateari jipoia.
- Gure bigarren lehiaketaren azken txanpan sartu gara. Datorren astelehenera arte duzu marrazki honen bokadiloen testuak bidaltzeko epea, baldin eta Donostiako Urbano jatetxean zure lagun batekin muxutruk afaldu nahi baduzu, jakina.
- Erreportajea: Euskarazko Komunikabideen editorial bateratua.
- Pertsonaia: Manuel Gordillo, Marinaledako alkatea.
- Bloga: Onintza Iruretaren Hilzorian dauden hizkuntzak salbatzeak merezi al du?
- Oreka TX taldeko makilen hotsek agurtuko dute saioa.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago