Aita, zer da ETA?


2026ko martxoaren 18a

AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak” izan ditugu hizpide.

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.


Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.