Xiberoko Berritzak bultzatuta, Txingili’K taldeko dantzariek Eneko Gil koreografoaren laguntzarekin prestatutako emanaldia da Maxka'roa. Xiberoko eta Euskal Herriko gazteen arrangurak ohiko maskaradekin uztartzen ditu, nahasmendu polita sortuz. Bi mundu, bi unibertso: garbia edo zikina, bertakoa edo kanpotiarra, ordena edo desordena, gorriak edo beltzak, hona edo txarra, hegoa edo iparra, herioa edo bizia... Ikusgai duzue dantza emanaldi eder hau Kanalduderen eskutik.

