Hannah Arendt 1906an jaio zen, Hannoverren, Alemanian, jatorri judutarreko familia jaso eta jantzi batean. Oso txikitatik antzeman zuen judu izaera horrek desberdintzen zuela. 1941ean, New Yorkera jo zuen bere bizitza berreraikitzeko aukeraren bila. Pixkanaka aurkitu zuen bere lekua: garaiko zirkulu intelektualetan murgildu zen...