Muga Politika
Garabidetik urteak daramazkigu Boliviako guaraniekin elkarlanean. Orain 15 urte etorri zen lehen guarani taldea Euskal Herrira formatzera; ordutik urtero etorri dira Adituko ikastaroetara.
Hein de Haas Herbeheretako ikerlariaren How Migration Really Works (Migrazioak benetan nola funtzionatzen duen) / Los mitos de la inmigración. 22 falsos mantras sobre el tema que más nos divide bertsioa erabili dugu lan honetarako. LARRUN honetan irakurleak ez du topatuko liburuak eskaintzen duen informazio uholdearen (500 orrialde) printza ñimiño bat baino. Egingo du topo, ordea, gure gizarteek immigrazioaren fenomenoari begiratzen dioten moduarekin, eraikitako ikuspegi oker eta interesatuekin, eta horiek deseraikitzeko ikuspegi eta argudioekin.
Modu orokor batean begiratuta, gaiak dituen printza nagusien erakusle da liburua. Mezu nagusietakoa da gainditu behar dela immigrazioaren alde/kontra diskurtsoa, immigrazioa mundu modernoaren fenomeno ekonomiko, soziala eta kulturala delako, ikertu eta ulertu beharrekoa, ondoren beharrezko neurriak hobeto hartzeko. Ezin da kontrolatu immigrazioa nahieran, beraz, uler ditzagun bere egungo joerak eta ezaugarriak, eta hori onuragarria izango da guztiontzat, bai jatorrizko herrialdeentzat, bai harrerakoentzat.
Liburuak badu deserosotasun ukiturik hainbatetan, besteak beste, sustraituak ditugun hainbat ikuspegi zalantzan jartzen dizkigulako; izatekotan, alabaina, deserosotasun horretatik sortuko dira hausnarketa eta jokamolde berriak. Eta gainera, immigrazioaren gaia ezinbestean lotu behar dugu gizarteko gainerako gai garrantzitsuekin, Hein de Haasek dioskun moduan, azken finean: “Migrazioari buruzko egiazko edozein eztabaida, bizi nahi dugun gizarte horri buruzko eztabaida izango da”. Azken ohar bat: datozen orrialdeak lasai asko irakur daitezke mokoka, bakoitzari gehien interesatzen zaion atalaren arabera.
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela gaineratu du.
Neurria ezartzeko "ekintza terroristen gorakada eta migratzaileen fluxu irregularra errazten duten sare kriminalen igoera" argudiatu ditu Frantziak. Azaroaren 1etik apirilaren 30era bitartean egongo da indarrean. Horren berri eman dio Frantziako Gobernuak Europar Kontseiluari.
Mugek itotzen gaituzte. Ondo esanda, mugek itotzen naute; izan ere, izango da baten bat zeina mugen estuasunean bertan gozo ederki sentituko den. Ni itotzen naute baina, harrigarria, mugak desegin daitezke. Lursail baten mugak, auzo baten mugak, udal baten mugak, eskualde baten mugak, probintzia baten mugak, herri baten mugak, hizkuntza baten mugak eta geure buruaren mugak. Muga fisikoak, irudizkoak, alegiazkoak... denak egin eta desegin ditzakegu. Nire esku dago.
Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta haren bi alabak, tratu txarretatik ihesi; Parisen bizi dira egun. “Migratzaileen bila aritzen nintzen, Polizia bezala, baina hain justu Poliziaren kontrako helburuarekin”.
Espainiako Gobernuak dio "behin-behinekoa" izango dela itsasoaren erdian sortuko duten kartzela. 600 metroko luzera du uharteak, eta Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcasen artean dago. Militarrek erabiltzen dute.
Datozen egunetan onartu nahi du Europar Batasunak Migrazio eta Asiloaren Ituna. Bachué elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Amnistia Internacional itunaren aurka agertu dira eta elkarretaratzea ere egin dute protesta gisa, Gobernu Ordezkariordetzaren aurrean.
Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak ebatzi du Bruselako epaiak, LABek zabaldu duenez.
Irailaren 21eko ebazpenak dio europarra ez denak epe jakin bat duela lurraldea bere borondatez uzteko, eta Frantziak ez du hori betetzen.
Baztango eta Baigorriko gazteek Izpegiko bestak ospatu dituzte asteburu honetan, haien arteko harremanak sendotzeko. Euskal Herria herri bat dela eta haien artean mugarik ez dela aldarrikatu dute.
Mendi martxa, bizikleta igoera, hitzaldi, bazkari, txaranga, kontzertu eta DJ, egitarau oparoa osatu dute Baigorriko Basaizea elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Erratzuko gazte batzuk. Izpegiko bideetan istripuak saihesteko xedez autobus zerbitzuak izanen dira, Baigorritik eta Elizondotik.
94.000 migratzaile inguru heldu dira Italiara 2023. urte hasieratik. Medicos Sin Fronterasen arabera, 13.300 pertsona itzuli edo atxikitu dituzte mugan: egunero 80 pertsona inguru. Immigrazio politiketan irregulartasunak eta “kontrol arrazistak” salatu dituzte hainbat adituk.
Larunbatean elkarretaratzea egin dute Baionan Darmanin inmigrazio-lege proiektua, mugak ixtea eta hiru atxiloketak salatzeko. Bertan eman zuen bere lekukotza atxilotuetako batek, Kazetak jaso duenez. Bederatzi hilabetez Poliziak bereziki zelatatu dituzte, telefonoa pintxatu diete eta autoetan GPSak ezarri dizkiete.
Satlantis Microsats enpresa bizkaitarrak aldarrikatzen du gaurko “Gerra Hotz Berrian” Mendebaldeari laguntzen diola: berak darama lidergoa Europako Defentsa Programaren esparruan 4,8 milioi euroko dirulaguntza jaso duten bi proiektutan. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere beste 4 milioi euroz lagundu diote satelite-enpresa honi. Bere jatorrizko konpainia estatubatuarraren presidentea goi kargua izana da bai Armadan baita Defentsa Departamentuan ere George H. W. Bushen agintealdian.
Atentatu batzuen harira 2015ean mugak ixteko agindua eman zuenetik, Frantziako Gobernuak behin eta berriz luzatu du agindu hori, eta eragile ugarik salatu du mugetako kontrol etengabea, batez ere migratzaileak jomuga dituena. Orain, botere judizialaren organo garrantzitsu den Estatu Kontseilura iritsi da salaketa.
Herritar txuri batek Irun eta Hendaia arteko muga zeharkatu du oinez birritan: lehenbizikoan ez du eragozpenik izan; bigarrenean, aurpegia beltzez margotu ostean, Poliziak gerarazi du. Askatasunak “berreskuratzeko” euskal errepublikaren ezinbestekotasuna aldarrikatu du mugimenduak.
Etorkinen parean blindatzen dabil Europa. Kanpoko mugez gain, barneko anitz ditu poliziaz josiak ala zuzenean hetsiak. Tartean, Irun eta Hendaia artekoa. Aitzina egin beharra hil ala bizikoa izanik, haien bizia arriskuan jarriz dabiltza milaka immigrante muga zeharkatzen. Gutxienez zazpi dira 2021ean gurean hildakoak. Irungo Udala, Hendaiakoa, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Hirigune Elkargoarekin mintzatu gara, drama gehiago ez gertatzeko bideratu beharreko urratsei buruz hausnartzeko xedez. Orriok ilustratuz, Gari Garaialde fotokazetariaren lanarekin gozatzeko aukera du irakurleak.
Elkarretaratzea egin dute igande eguerdian, “Europa errudun” lelopean. Mugarik gabeko bide irekiak eta seguruak eskatu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeak.
Joan den urtarrilaren 8az geroztik Frantziako Gobernuak itxita dauzka Larraineko eta San Martingo Harriko mendateak. Biak dira pasabide Nafarroako Zaraitzu eta Erronkari, eta Zuberoa artean. Igande honetan, azaroaren 14an, 80 bat pertsona bildu ziren Larraineko lepoan muga irekitzeko eskatuz. Ondoren Irati-Abodi Mendi Zentroan otordua egin zuten, musikariek lagunduta.
Igande goizean gertatu da ezbeharra. Bi pertsona Irun eta Hendaia arteko muga zeharkatzen saiatu dira, eta horietako batek bertan hil da itota. Irungo Harrera Sareak heriotza salatzeko manifestazioa antolatu du astelehenerako.
Anonimotasunean ekintza burutu dutenek bidalitako oharrean adierazi dutenez, "mugarri hauek, sinbolikoak baino, alde bietako biztanleengan esanguratsuak direla uste dugu, eta hauetara gerturatzen direnen bizitzengan erabakiorrak suerta daitezkela ere ikusi dugu. Hil ala bizikoak". Bideoak "burujabetza iraultzaz" lema nabarmentzen du eta horri lotuta ideia hau plazaratu dute oharrean: "Uste dugu Euskal Errepublika dela gaur egun Euskal Herrian giza eskubideak babestu eta gizartearen interesak defendatzeko baliabide bakarra".
Urtarrilaren 14an itxi zituen Frantziako Gobernuak, “terrorismoaren aurkako borroka” argudiatuta. Erabakia inposatu zuen dekretuaren arabera neurria otsailera arte egongo zen indarrean, baina gaur gaurkoz mugak eperik gabe itxita jarraitzen dutela salatu dute bi indar politikoek.
Euskal Herrian mugarik ez! lelopean, pasabideen itxiera salatu dute 200 pertsona inguruk Lizarietako lepoan. EH Baik eta EH Bilduk deitu dute protesta eta alderdi horietako hautetsi, parlamentari eta ordezkari politikoak bertaratu dira. Sara, Etxalar, Bera, Zugarramurdi eta Urruñako alkateak ere izan dira bertan, besteak beste.
Urtarrilaren 31tik indarrean da neurria. Hegotik Ipar Euskal Herrira sartzeko, gehienez 72 ordu lehenago egindako PCR proba negatiboa aurkeztu behar dute 11 urtetik gorako herritarrek. Baldintza honetatik salbuetsita daude mugatik 30 kilometro baino gertuago bizi direnak eta lanagatik doazenak.
"Immigrazio klandestinoaren eta terrorismoaren aurkako neurri" gisa aurkeztu du erabakia Pirineo Atlantikoetako prefeturak. Urtarrilaren 14tik aitzina hetsirik egonen dira hainbat errepide, eta ez dute zehaztu noiz arte. EH Bildu eta EH Baik beren haserrea adierazi eta "estatuen borondate uniformatzailea" salatu dute.
Biztanleriak ez dio jaramonik egin UDC alderdi kontserbadorearen kanpainari, eta EBrekiko muga politika irekita mantentzea erabaki du gehiengoak.
Hasteko hamalau herrirentzako bakarrik izanen dira mugak irekita, eta hamabost egun guztiz berrikusiko dute herrien zerrenda.
Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga zeinen zatiketa artifiziala den nabarmen ikusi dute Bidasoaldeko bizilagunek, pandemiaren aitzakian muga itxi dutenean. Eguneroko jardunean batetik bestera lasai mugitzen ziren herritarrei bizimodua erdibitu die erabakiak, Irun eta Hendaiaren artekoa inposaturiko muga administratiboa baino ez dela agerian utziz.
Ekainaren 21etik aurrera zabalduko da Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean ezarritako muga. Ondorioz, lanerako ez den beste edozertarako ere zeharkatu ahal izango dute herritarrek eta ez dute berrogeialdirik egin beharrik izango batetik bestera igarotzean.
Mugak “lehenbailehen zabaltzea” eta “zirkulazio librea” berrezartzea beharrezkotzat jo du Europar Batzordeak. Hala ere, estatu guztiek ez dute gomendioa segituko. Portugalek eta Espainiak, adibidez, hilaren amaierara arte mantenduko dute muga zeharkatzeko debekua.