Mercedes
Gasteizko Mercedeseko langileek bederatzi orduko bi txandetan egingo dute lan aste bitartean, eta larunbat goizetan zortzi orduz, 2025eko martxotik aurrera. Hori da enpresako patronalak iragarri duena iragan astean, gehiengo sindikala aurka azaldu bada ere. Osasunerako eta kontziliaziorako kaltegarria izateaz gain enpresak berak 2025erako aurreikusitako produkzioarekin betetzeko ez dela beharrezkoa azaldu dio ARGIAri Mikel Díaz de Alda LABeko delegatuak, eta horregatik langileen artean “ulertu ezina” dela nagusi.
Ekaineko eta uztaileko greba egun historikoen oroimena bizi-bizi dagoela heldu dira Arabako lantegi nagusiko hauteskunde sindikalak. Enpresa batzordearen osaera irauli dute emaitzek: grebak bultzatu zituzten sindikatuen blokeak (ELA-LAB-ESK) %24,5eko igoera izan du bozetan, eta 14 ordezkaritik 18ra pasa da; greben aurka eta enpresaren alde egin zuen blokeak (UGT-CCOO-Ekintza-PIM) bozen %30,9 galdu du, eta 17 delegatu izatetik 11n geratu da.
Astelehenean itzuli dira lanera Gasteizko Mercedes Benz fabrikako langileak. 5.000 langile zuzen eta 30.000 zeharkako langile ditu enpresak eta 2026ra arte dago onartuta lan-hitzarmena.
“Oso larritzat” jo ditu Bingen Zupiriaren adierazpenak LABek. Behin aurreakordioa onartuta iragarritako 1.200 milioi euroko inbertsioa egin dezan Mercedes “konbentzitzeko” ordua dela esan du Jaurlaritzako bozeramaileak. Inbertsioa aurreakordioarekin lotu zutenek nahitara "iruzur" egin dutela dio sindikatuak. Mercedeseko ELA, LAB eta ESKk positiboki baloratu dute langileen asteotako borroka.
Mercedes-Benz enpresako langileen %57ak hitzarmenaren alde bozkatu duen arren, hitzarmen berriaren baldintzak jasango dituen taldean (tailerreko langileak) ezezkoak irabazi duela nabarmendu du ELAk.
Emilio Titosek lantegiaren etorkizuna lotu du asteleheneko erreferendumean langileek, patronalak eta sindikatu batzuek sinatutako aurreakordioari baietza ematearekin. Langileen gehiengoa aurreakordioaren aurka azaldu da. Urkulluk eta Tapiak aurreakordioa goraipatu dute.
Zuzendaritzak eta UGT-CCOO-Ekintza-PIM blokeak aurreakordioa sinatu zuten asteartean, eta ELA-LAB-ESKk asteazkeneko greba deialdia mantendu zuten akordioak ez zuelako jasotzen soldata igoera KPIren araberakoa izatea. Langileek masiboki egin dute greba, ekoizpen katea gelditu dute berriz ere, eta goizean egindako asanbladan ostegun eta ostiralean ere greba egitea erabaki dute. Astelehenean erreferendumean bozkatuko da aurreakordioa.
Langileen bi aldarrikapen nagusietako bat onartu du enpresak –seigarren gauari uko egitea–, baina ez bigarrena –soldataren igoera KPIaren araberakoa izatea–. ELA, LAB eta ESKk asteazkeneko greba eta asanblada mantentzen dituzte. Aurreakordioa astelehenean bozkatuko da erreferendumean.
Abiadurak eta tenperaturak gora jarraitzen dute Mercedeseko lan hitzarmena berritzeko gatazkan. Langileen mobilizazioak eta batasunak ezustean harrapatu ditu eragile nagusiak, ohiko indar harremanak eraldatu dira. Zuzendaritza eta berarekin harreman estua duten sindikatuek, baita erakunde publikoetako ordezkariek eta hedabide publiko eta pribatu nagusiek egoera birbideratzeko hainbat saiakera egin zituzten iragan berri den astean. Uztailaren 11ko aste hau erabakigarria izan daiteke gatazkaren emaitza erabakitzeko orduan. Aurreko astean gertatuak eta aste honetarako aurreikus daitezkeen mugimenduak laburtuko ditugu.
UGTk oharra zabaldu du esanez hiru sindikatuek bertan behera utzi dituztela hurrengo asterako deitutako hiru greba egunak, “UGTk eskatuta”, baina hori gezurtatu dute ELA, LAB eta ESKk. Enpresa eta “zenbait sindikatu” langileak desmobilizatzeko helburuan eskutik ari direla salatu dute grebaren aldeko sindikatuek. Langileen borrokak enpresak aurreikusitako gidoia eraldatzen ari dela eta “ildo beretik jarraitu” behar dela iritzi diote.
Lan hitzarmena berritzeko negoziazioak desblokeatu eta akordioa sustatu asmoz hartutako erabakia da. Ostiralean ere seigarren greba eguna masiboki jarraitu dute langileek, eta gaur gaurkoz beste hiru greba egun daude deituta hurrengo asterako.
ELA, LAB eta ESK-k egin dute deia, eta gainontzeko sindikatuak gonbidatu dituzte batzera. UGT, CCOO, Ekintza eta PIMek enpresari eskatu diote seigarren gauari uko egin diezaiola, negoziazioak berriz abiatzeko baldintzak sortzeko. Gaur, ostirala, seigarren greba eguna dute Mercedesen, eta produkzio kateak geldirik jarraitzen du.
Goizeko 9:30tan bildu dira sindikatuak eta patronala, eta zuzendaritzak langileei adierazi die ez dela negoziaziorik egongo grebak dauden bitartean. ELA, LAB eta ESKk zuzendaritzaren “jauntxokeriak” gatazka “areagotuko” duela adierazi du. Gaur ere produkzio katea gelditu du grebak.
Asteazkenean, bi astetan laugarren aldiz, Mercedeseko greba orokorrak produkzio katea gelditu zuen. Enpresa batzordean %45eko ordezkaritza duten ELA, LAB eta ESKk deituta, langileen %95ak egin zuen greba. Ostegun eta ostiralean ere greba dago deituta, eta ostegun goizean bilera berria dute sindikatuek eta zuzendaritzak. Ezin jakin oraindik zertan amaituko den lan hitzarmen berriaren negoziazioa, baina nabaria da bi asteotan indar harremana langileen alde eraldatu dela. Gatazkaren egoeraz eta langileen borrokaz hitz egin dugu enpresa batzordeko eta LABeko kide Mikel Díaz de Aldarekin. Enpresaren sarreratik erantzun ditu gure galderak, asteazken gaueko piketean dagoela.
ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako grebak jarraipen masiboa izan du. Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapia Stuttgarten bildu dira Mercedeseko zuzendaritza nagusiarekin. Ostegunean eta ostiralean ere grebara deitu dute sindikatu berberek.
Asteazkeneko greba deialdia ELA, LAB eta ESK sindikatuek egin dute, eta jarraipena %95ekoa izaten ari dela adierazi dute. Lan hitzarmen berriaren negoziazioen inguruan hitz egiteko asanblada irekia deitu dute. Ekainaren 30erako eta uztailaren 6rako greba deialdi bateratua dago.
Asteazkenean deitutako greba “historikoa” izan zela adierazi dute Mercedeseko sindikatuek. %95eko jarraipena sindikatuen arabera, %75ekoa patronalaren esanetan, bi hamarkada baino gehiago ziren produkzio katea ez zutela eteten langileek. Hori guztia enpresaren, erakunde publikoen eta komunikabide nagusien presioaren pean. Beste bi greba egun daude deituta hurrengo asteazken eta ostegunerako, lan hitzarmena berritzeko negoziazioen testuinguruan. Enpresa Batzordeko buru eta ELA sindikatuko kide Igor Guevararekin hitz egin dugu enpresaren eta langileen eskaerez, iragarritako 1.200 milioi euroko inbertsioaz, aurrera begirako gakoez, sindikatuen arteko aliantzez zein enfrentamenduez, enpresa pribatu handiek politika publikoak beren zerbitzura jartzeko duten botereaz.
Produkzio arloko langileen %95 egin du greba sindikatuen esanetan, %75 enpresaren arabera. Produkzio-katea gelditu du grebak, bi hamarkadetan gertatu ez dena. Lan hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dago duela urte eta erditik. Enpresak ohar bidez adierazi du greba “negoziazio prozesua boikotatzeko saiakera” dela.
Lan hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dago duela urte eta erditik. Enpresak ohar bidez adierazi du greba “negoziazio prozesua boikotatzeko saiakera” dela. 1.200 euroko inbertsioa iragarri berri du zuzendaritzak, langileek "malgutasun" handiagoa onartzeko baldintzarekin; langileek "xantaia" salatu dute.
ELA, LAB eta ESK sindikatuek astebeteko greba iragarri dute, CCOO eta UGTk bi egunekoa. Enpresa 1.200 milioi euroko inbertsioa egiteko prest dago, langileek “malgutasun” handiagoa onartzearen baldintzapean. Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa blokatuta dago hamazortzi hilabete direla, lan baldintzak eta soldatak dira desadostasun puntu nagusiak.
Mercedeseko zuzendaritzak iragan astean iragarri zuen 1.200 milioi euro inbertitzeko prest dagoela Gasteizko lantegian, beti ere langileek “malgutasuna” areagotzea onartzen badute. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak akordio bat sinatu dute Mercedesekin asteartean, inbertsio hori sustatzeko. Bitartean, lan-hitzarmena berritzeko sindikatuen eta enpresaren arteko negoziazioek hamazortzi hilabete daramatzate blokeatuta.
Mercedes-Benz enpresak despeditutako langile ohi batek, hondeamakina batekin enpresaren ikurra kolpatu du: gama altuko furgonetak, bakoitza ia 100.000 eurokoa. Lan-esplotazioa oinarri duen eta etekinak baino bilatzen ez dituen sistema kapitalistaren ondorioak dira.
Mercedes-Benz enpresak despeditutako langile ohi batek, hondeamakina batekin enpresaren ikurra kolpatu du: gama altuko furgonetak, bakoitza ia 100.000 eurokoa. Lan-esplotazioa oinarri duen eta etekinak baino bilatzen ez dituen sistema kapitalistaren ondorioak dira.
Abenduaren 30eko gauean gertatu zen erasoa. Langileak Legutioko lantegi batean hondeamakina lapurtu zuen, eta 21 kilometro gidatu ostean Mercedeseko atea erauzi eta furgonetak apurtu zituen. Epaile aurretik igaro ostean kargupean aske geratu zen langilea, kalteak eragitea leporatuta.
Gasteizko Mercedeseko lantegiak ez du behin-behineko 500 langileren kontratua berrituko. Apiriletik aurrera, hiru txandako produkzio eredua ezartzeari utziko diote, eta enpresak ez du baztertu kaleratze gehiago egitea.
Eguerdian erantzun ditu ARGIAren galderak Mercedeseko enpresa batzordeko kide eta LABeko delegatua den Díaz de Aldak. Produkzio katetik bertatik hitz egin digu 9:30tan hasi duten eserialdia indarrean dela oraindik. Goizean zehar langileek protestak hasi dituzte eta Mercedesen  itxiera onartzera behartu dute zuzendaritza. Enpresak 14:00ak arte lanaldi arrunta mantendu nahi du halere, baina langileak protesta mantentzen dute eta produkzioa geldituta dago. Itxiera zer baldintzetan emango den ez dago argi oraindik.
Eguerdiko 14:00etatik aurrera eten egingo da Gasteizko Mercedes enpresaren produkzioa. Langileek protestak egin dituzte goizean itxiera exijituz, enpresak aldi baterako lan erregulazio espedientea ezarri nahi zuen. Goizeko lehen orduan langileek Ertzaintzari bertaratzeko deia egin diote, segurtasun neurriak betetzea ezinezkoa dela egiazta dezan.
Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak?