Mendiak Aske
Apirilaren 19an Arabako Egileta herritik 10:30ean egingo dugun mendi martxan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zatoz Azazetako naturgune zoragarri hau ezagutzera.
2024ko urriaren 29an epaiketa izan zuen Arabako Mendiak Aske taldeko kide batek, 2022ko otsailean jaso zuen isunaren harira. Isuna ordaintzera zigortu du epaileak Mozal Legea aplikatuta. Iturrietako mendietan oinez zihoazen, lehen mendi martxa antolatzeko prestaketa lanetan, Ertzaintzak identifikatu zituenean. Arabako Mendiak Askek salatu duenez, Mozal Legea "askatasun eta eskubide politikoen aurkako legea da, militantzia jazartzeko tresna. Mugimendu politiko eta sozialak ekonomikoki itotzeko helburua du". Lurraren defentsan antolatzen ari direnak gero eta gehiago direla adierazi duteta eta "irmotasunez" aurrera jarraituko dutela.
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan behar dugu kasu honen aurrean, non, gobernuak, gau eta egun bertute demokratikoak harrokeriaz goratzen dituen bitartean, polizia-indarrak oligopolio elektriko baten zerbitzura jartzen dituen, jabetza publikoko eremu naturaletarako sarbide librea ere baldintzatu eta zapaltzeko". Isunak "ez dituela isilduko" azpimarratu dute.
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta lurraldearen aldeko defentsa ez da delitua". Euskal Herria Bizirik sareak eta Arabako Mendiak Askek dei egin dute urriaren 29an 9:30ean epaitegi aurrean biltzera.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da Arabako Foru Aldundiak ingurumen eraginei buruz egindako txostena. Ekainaren 14an bidali zion Arabako Aldundiak Eusko Jaurlaritzari txosten zorrotz hau eta sendoa da bere ondorioa: "Laminoriako parke eolikoa eraikitzeak eta martxan jartzeak ekarriko lukeen ingurumen eragina kritikoa litzateke, ez onargarria".
Mendi horietan egin nahi dituzten zentral eoliko eta fotovoltaikoen aurkako aldarriak zabaldu dituzte urriaren 20an herritarrek egin duten mendi martxaren bidez. Arabako Mendiak Aske elkarteak antolatu du egun osoko egitaraua.
Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek dorrearekin eta kableekin talka egiteko arriskua dutela eta eremu hori "kritikoa" dela hegazti-espezie asko (horietako hainbat "mehatxatu" gisa katalogatuta daudenak) ugaltzeko, elikatzeko eta bizitzeko. Elkarteak ohartarazi du Arabako Foru Aldundiak enpresari babes neurri gisa eskatu ziola dorrearen tenkagailu edo tiranteetan talken aurkako gailuak jartzea eta dorrea jarri zenetik urtebetera dagoeneko talken aurkako gailu gehienak jaitsita edo askatuta daudela, eta kableak biluzik.
Arabako Mendiak Askek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du EAEko Auzitegi Nagusian, Azazeta Parke Eolikoaren proiektuaren aldez aurreko administrazio-baimenaren aurka. Horrez gain, Aixeindar SA enpresa sustatzailearen "lege-iruzurra" salatu du, "Laminoriako eta Azazetako zentral eolikoak bi zentral independente gisa proposatu zituelako".
Abenduaren 21ean energia berriztagarriei buruzko informazio-bilera egingo du Arabako Foru Aldundiko Iraunkortasuna, Nekazaritza eta Ingurune Naturala Sustatzeko Sailak Aguraingo udaletxean, eta bertara gonbidatu ditu Arabako Lautadako Kuadrillako udaletako eta administrazio-batzarretako ordezkariak. Honen aurrean protesta egiteko, elkarretaratzea deitu du Arabako Mendiak Askek, "sail honen zentzugabekeria salatzeko, zeinaren diputatu Amaia Barredo ingurumen fiskalak inputatuta baitu". Gogorarazi dute makroproiektu eolikoek ukitutako herriek "bat egin dutela kolpe autoritarioz ezarri nahi duten zentral eoliko eta fotovoltaikoen ereduaren aurka" eta eskatu dute "kontzejuek eta udalek horri buruz hartu dituzten erabakiak errespetatzeko".
Gipuzkoako Mendiak Aske taldeak antolatuta, egun pasa berezia bizi izan zuten bertaratutako herritarrek urriaren 22an Zizurkilen. Bertso saio biribila osatu zuten Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaranek, gaiak azertu handiz jarri zituen Saroi Jauregiren harian. "Energiak ezbaian" izeneko bertso saio honetan umore kritikoa izan zen nagusi. Osagai ekologikoz egindako bazkari ederra gozatu zuten ondoren bazkaltzera geratu zirenek eta kantuek eta elkarrizketek girotu zuten arratsaldea. Bere urteurrena ospatu zuen egun honen bidez mugimenduak, eta "mendietan eolikorik ez" mezuak hartu zituen Zizurkilgo hormak.
Urriaren 22an energiaren gaiaz hausnartzeko plaza izango da Zizurkil. Gipuzkoako Mendiak Askek antolatu du, eta puntako bertso saioaren bidez eskaini nahi diete herritarrei energiaren inguruko gaiei buruzko iritzi ezberdinak jasotzeko aukera, "ondoren bakoitzak bere ondorioak atera ditzan". Eguerdiko 12:00etan izango da bertso saioa, eta ondoren herri bazkaria. Bi ekitaldi hauetarako txartelak salgai daude dagoeneko, eta bazkariko txartelak urriaren 15a baino lehen erosi behar dira (bertso saioko sarrerak momentuan bertan ere erosi daitezke).
Konturatu orduko urtebete pasa da Zumarragako lehen bilera hartatik. Gehienok ez genuen elkar ezagutzen eta, hala eta guztiz ere, gai izan ginen elkarrekin, bakoitza bere herritik, Elosun gertatuko zena irudikatzeko eta elikatzeko. Komunikazioa, autobusak, kartelak, ordutegiak, agerraldia, nork zer esan, pintxoak, bazkaria, musika...