Madril
93 urterekin hil da Antonio Tejero Guardia Zibileko teniente-koronela eta 1981eko otsailaren 23an Madrilgo Kongresuan estatu kolpea ematen saiatu zen taldeko buru ezaguna. Espainiako Gobernuak gertakari haietako dokumentuak desklasifikatu eta egun berean hil da Tejero. Aitzitik, lehendik ere Euskal Herrian bagenuen bere berri, Frankismoaren azken urteetan torturatzaileak babestu zituelako.
PP, Vox, Junts eta UPNren aurkako bozkek atzera bota duten lege dekretuaren ondorioz pentsioen igoera eta pertsona zaurgarriak etxegabetzeko debekua ezerezean geratu dira, besteak beste. Egoera salatzeko, pentsiodunen mugimenduak mobilizazioak egin ditu ostegun eguerdian Hego Euskal Herriko hiriburuetako PPren egoitzen aurrean. Pedro Sánchezek jakinarazi du Ministro Kontseiluak “ezkutu sozialaren” 80 neurritatik 29 dekretu bidez onartuko dituela.
Bertsio ofizialaren arabera, ETAko militante Montxo Martínez Antiak 1975ean bere buruaz beste egin zuen Madrilen, Poliziak inguratuta zuen eraikin batean. Eusko Jaurlaritzak bertsio horri eutsi zion 2015ean. Orain, GEBehatokiak ikerketa egin du eta ondorioztatu du poliziek tiroz hil zutela militante donostiarra.
Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege-propoposamenak ez du aurrera egin, Juntsekin izandako negoziazioen porrotaren ondoren. "Langileei masailekoa eman die eskuinak", esan du Yolanda Díaz Lan ministroak.
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den. "Ustelkeria krisi hau gaindituko dugu", ziurtatu du amaieran.
Bécquer no era idiota ni Machado un ganapán… Hogeita hamabost gradutan eta Gabinete Caligari-ren Camino Soria entzunez igaro dut bidaiaren gehiengoa, errepide ertzean noizbehinka agertzen diren zezen beltz erraldoiei agur eginez. Laugarren orduan sartzear, Madrilera garamatza zuzenean A-1 errepideak. Esperientzia bisual berezia da hiru milioi eta erdi biztanle dituen hiri batean barneratzearena: nekazal eremu amaigabeetan instalazio industrialak areagotzen hasten dira... [+]
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.
Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.
Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez Zapaterok, eta hemengo prozesuan ere Ostiral Santuko akordioaren gisako bat izan zela.
Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan dute Espainiako Estatuko hobi komun handiena dena. Milaka gorpuzkin gorde zituzten bertan frankistek, senideen baimenik gabe.
Lucia Rodriguez polizia-agenteak hiru urtez egin zituen sator-lanak Distrito104 gazte-kolektibo antifaxistan eta Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduan, aurreko udazkenera arte.
Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika, psikoanalisia, desira eta arreta.
Zer egingo du Sánchezek datorren astelehenean? Dimititu edo jarraitu? Hori da Espainiako Estatuan une honetan bolo-bolo dabilen auzi nagusia. Lau egunotan horretaz besterik ez hitz egitea lortuko du Sánchezek. Eta bide batez Manos Limpias, PP-Vox eta lawfare-ari buruz.
Bizitza errealeko esperientzia pertsonaletan oinarritua, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean sartzen gaitu. Iraganak eta orainak bat egiten dute ikusmen-esperientzia izugarri sentsorial batean; Danubio ibaiaren ertz lasaietatik hasi eta Madrilgo bizimodu asaldaturaino, lau istorio elkartzen dira Tetuango misterioetan galduz.
Kanaldudek zabaldu du 2022ko dokumentala.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Madrilgo Cañada Real auzoan bizi da Houda Akrikez (Tanger, 1982) Tabadol elkarteko presidentea, Puerta del Sol plazatik hamasei kilometrora. Hiru urte daramatzate auzoan argindarrik gabe 4.000 lagunek, tartean 2.000 haurrek, Naturgy enpresak hornidura elektrikoa eten zietenetik. Hernaniko Harian erresistentzia zinemaldian eman dute Guillermo Garcíaren Aunque es de noche film laburra, Cañadako errealitatea erakusten duena; bertan izan da Akrikez, auzoaren egoeraren eta borrokaren berri emateko.
Oso gutxi ikusten zen jada “Antifaxista”, horrela, zuzenean, “Antifascista”, Madrilen, biseretan, kamisetetan. Eta begiratzen zitzaien antifaxismoa nostalgia moduko bat balitz bezala (bisera bat, kamiseta bat), izan ahal balitz bezala. Eta orain loratu dira Madrilgo zentroan eta, beraz, eta, azkenean, eta, batez ere, komunikabideen zentrora, ez mamuak ikusten zituzten antifaxistak, mamuak berak baizik, mota guztietako faxistak. Nondik atera dira?
Ferrazen, PSOEren... [+]
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
Joan den ostegunean zen aurkeztekoa akordioa, baina Juntsek ez omen zuen ikusten guztiz lotuta amnistiaren inguruko akordioa, eta astebete behar izan dute azken hari horiek ondo jozteko. Hortaz, datorren astean Pedro Sánchezen inbestidura saioa izango da, seguruenik asteazkenetik aurrera.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari ohiari.
Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.
2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.
Madril, 1939. Hiria frankisten esku erori baino lehen, munduko faxismoaren aurkako hiriburutzat jotzen zen, gobernu errepublikarraren propaganda eta gerra garaian handik pasatako intelektual antifaxista ezagunak medio. Garaileek hiriburua Sevillara, Salamancara edo Burgosera aldatzea pentsatu zuten, Madrilen kutsu hartatik libratzeko. Baina Madril bera aldatzea erabaki zuten. Handik aurrerakoak Madrid, metrópolis (neo)fascista ("Madrid, metropoli (neo)faxista", Crítica, 2023) liburuan bildu berri ditu Pablo del Hierro historialariak.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan, adibidez.
Min batzuk kokatzen eta garenarekin askeago bizitzen lagundu digu askori terapiara joateak. Baina, jende politizatua izanda, zalantzak ere piztu dizkigu maiz, kontraesanak. Kezka horiek beste askorenak ere bazirela ohartu nintzen Ismael Cerónen Psicoterapia queer liburuaren berri izan nuenean: haren iritziz, beharrezkoa da egiturazko indarkeriak aintzat hartzea terapiako jardunean.
Desokupa moduko enpresa edo antolakundeak desegiteko lege bat abiaraziko dutela iragarri du Ione Belarrak, Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministroak.
Biktimari indultua ukatu dio Espainiako Gobernuak, eta bi urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote. Bikotekide ohiak eraso egin eta emakumeak kristal batekin ebaki bat egitea leporatu diote. Gizonezkoak urruntze-agindua zuen.
Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.
Madrili begira egotea ez da hemen jarrera txalotuegia izaten. Ni jartzen naiz noizean behin, nostalgia, han bizi izan nintzelako. Eta noizean behin, hango pauso hotsa honaino heltzen da. Aspaldi hartan plazak bete zirenean, meatzariei ongi etorria egiteko errepideak bete zirenean, osasun publikoaren alde dabiltzanean, hainbatetan. Pandemia garaian izan zen lehen arretaren alde bizkarra jarri zuenik, azaroan bertan kalera atera zenik… asteburu honetan berriro. Nazkatuta, zaurituta. Eta... [+]
Azala azalaren kontra du izena Maialen Diaz Urrizak abian jarri nahi duen gaztetxoentzako antzerki tailerrak eta azala azalarekin aritzea ere mundua hobetzeko bidea dela sinetsita dago. Errefuxiatuak, migranteak, garbitokietako emakumeak, giza salerosketaren biktimak... pertsona hauen guztien larruazalean sartuta, mundua oso bestelakoa ikusten dela esaten digu Maialenek.
Lentejuelazko soineko arrosa bat daramat motxilan, paperezko poltsa zimurtu batean. Tribunaleko metro ahotik irten eta erakusleihoan ikusi dudana (probatu eta dantza gogoa jarri dit) Fuencarral kaleko jende andanari batu aurretik.
Duela bi urte finantza-erakunde batean lan egiten zuen jurista mileurista gisa. Gaur egun, 440 mila jarraitzaile baino gehiago ditu Instagramen, Spotifyko adituenen zerrendan dago Saldremos mejores podcastarekin eta Gen Playz saioko aurkezlea da, bertzeren artean, Inés Hernand (Madril, 1992) komunikatzaile eta komikoa. Agenda goraino beteta duen arren, tarte bat egin digu Madrilgo zentroan bere ibilbideaz luze eta zabal solastatzeko.
Espainiako Kongresuan aho batez onartua izan eta gero, Senatura iritsi da amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko funtsaren lege-proposamena. ASVIAMIE amiantoaren biktimen elkarteak azaldu duenez, %90ak ez daki indemnizazio horiek jaso ditzakeenik.
Eusko Jaurlaritzako Justizia sailak lau euskal preso politikori emandako hirugarren gradua errekurritu zuen Ministerio Fiskalak pasa den abuztuan.
Frankismo garaiko azken fusilatuak izan ziren: Txiki, Otaegi, Sánchez Bravo, García Sanz eta Humberto Baena. Hauen kide zen Pablo Mayoral, FRAPekoa, Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Patriota. Heriotza zigorra ezarri zioten Mayorali, nahiz kommutatu eta 30 urteko espetxea ezarri. Fusilatutako burkideen oroitza bizia darama betiko.
Espainiako Gobernuak uda aurretik eraman zuen legea Auzitegi Konstituzionalera eta horrek orain onartu du eztabaidarako. 2021ean onartu zen Kontratu Publikoen Foru legea eta lau artikulu jarri ditu auzitan Madrilek.
Peio H. Riaño (1975, Madril) arte historialaria eta kazetaria da. Hainbat egunkari eta aldizkaritan egin du lan, besteak beste Público-ko kultura erredaktore buru izan da. Gaur egun, bere sinadura aurkituko duzu elDiario.es webgunean. Hainbat liburu ere idatzi du eta horietako baten harira elkartu gara berarekin: Decapitados. George Floyden hilketaren ostean, erakunde publikoen arrazakeria salatzeko protestek eraginda argitaratu zuen lan hori 2021ean. Garaian garaiko botereak espazio publikoan, estatua gisa, inposatzen dituen mito eta heroiei buruz Espainiako Estatuan idatzitako lan urrietako bat da.
Hitzordua jartzea ez da erraza izan. Elkarrizketa uztailean egin genuen, eskolarik ez eta lau haurren zaintza antolatu behar izan genuen elkar ikusteko. Izan ere, “haurrek hiru hilabeteko oporraldia dute gurasook, zorte anitzekin, hilabete batez deskantsatu dezakegun bitartean”, aipatzen du elkarrizketatuak. Maternidades precarias (Amatasun prekarioak, Arpa, 2022) liburuaren idazlea eta kazetaria da Diana Oliver (Madril, 1981). 2013an jaio zen bere alaba zaharra, eta amatasunak hankaz gotti jarri zituen bere bizitza eta ogibidea. Zortzi urtez Zeta argitaletxean lan egin ondotik, ibilbide berria abiatu zuen Madrilgo kazetariak. Tacatá Comunicación sortu zuten, amatasunean eta haurtzaroan espezializatutako lehendabiziko komunikazio agentzia. Gaur egun kazetari autonomoa da eta El País egunkarian idazten du, batez ere.
Mikel Albisuk eta Marixol Iparragirrek ostegun honetan uko egin diote Espainiako Audientzia Nazionalean deklaratzeari, Miguel Angel Blanco PPko zinegotziaren hilketaren kasua dela-eta. Akusazioak "kautelazko neurriak" eskatu ditu Albisuren kontra, baina epaileak ez du ebazpenik eman. Defentsak halako prozedurek duten "kostu soziala" salatu du.
Asteazkenean eta ostegunean burutuko da goi bilera. Ekialdeko Europan dituen soldadu kopurua zein Erantzun Indarrena areagotzea dira helburuak, besteak beste. Madrileko goi bilera NATOren historian “inflexio puntua” izango dela iragarri du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak. 10.000 polizia arduratuko dira segurtasunaz Espainiako hiriburuan, eta aste osoan kontrol zorrotzak ezarri dituzte Frantziako zein Espainiako poliziek Ipar eta Hego Euskal Herri arteko mugan.
Feminidad salvaje (Feminitate basatia) eta El niño que quería dar abrazos (Besarkadak eman nahi zituen mutikoa) liburuekin egin du debuta literaturan Sonia Encinas (Madril, 1987) komunikatzaile eta sexologo feministak. Bi liburu horietan emakumeon sexualitatearen tabuarekin amaitzea eta gure semeentzat maskulinitate anitzen erreferentziak sortzea da bere erronka nagusia.
Estrasburgoko auzitegiaren jurisprudentziari uko eginez, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du ez duela berrikusiko Xabier Atristain espetxeratzea ekarri zuen auzia, zeinaren arabera 17 urteko kartzela zigorra jaso zuen.
Huaco retrato eleberriari esker ezagutu dut Gabriela Wiener kronikari eta idazlea, baina ibilbide luzea du bai kazetaritzan bai literaturan. Bere testuek "oraina eraikitzea" nahi lukeela esan dit –Cristina Rivera Garza idazlearen hitzei tiraka–. Dudarik ez da lortu duela: parez pare jartzen digu ispilua, Europan gauzatzen dugun kolonialtasunari erreparatzeko eta gure harreman afektibo aurrerakoi-usteen arrakalak aztertzeko.
Espainiako Gobernuak CEOErekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako testuari onespena eman dio ostegun arratsaldean Espainiako Kongresuak, baina Pedro Sánchezen inbestidura ahalbidetu zuten oposizioko alderdien babesik gabe oraingoan.
Madrilgo Auzitegiak sexu erasoekin lotuta emandako 178 sententzia aztertu dituzte azterlan batean eta hainbat mito ezeztatu dituzte. Hala nola, erasoak gauez bezainbeste egunez izaten direla eta soilik %20 egiten dela eremu publikoetan.
Armamentu azoka nagusienetarikoa ari da gauzatzen Madrilen, eta beronen aurkako ekintza egin du azaroaren 4an ekintzaile antimilitarista talde batek. Poliziak hamalau pertsona atxilotu zituen, horietako bi Bilboko KEM-MOC talde antimilistaristako kideak.
Ahozko epaiketako azken eskaerak egiterakoan, Fiskaltzak erretiratu egin du Julen Zelarainen aurkako akusazioa. Gainerako sei auzipetuei ETAko "buru", "kide" edo"laguntzaile" izatea egozten die: guztira, 66 urteko espetxe zigorra eskatu du haientzat.
Roman Zozulia aurrelari ukrainarraren fitxaketa geldiarazi du Madrilgo Alcorcon futbol taldeak, zaleek presio egin ostean, “ideologia faxista” duen jokalaririk ez dutelako nahi.
Voxek jarritako helegitea partzialki onartuz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren aurkakotzat jo ditu Espainiako Gobernuak alarma egoera onartzeko onartutako lege dekretuaren zenbait atal. Auziaren bozketa oso estua izan da: bost magistratu aurka eta sei alde.
Rebelion por el Clima erakunde ekologisten koalizioko ehun bat ekintzailek ekainaren 21ean blokeatu egin dute Repsol multinazionalak Madrilgo Mostolesen hirian duen ikerketa zentroaren sarrera. Petrolio enpresa hori munduko krisi klimatikoaren arduradunetako bat gisa jo dute, eta erregai fosilen erauzketarekin, erretzearekin eta ekoizpenarekin lotutako jarduera guztiak geldiarazteko eskatu diote ekintza ikusgarri baten bidez. El Salto hedabidean argitaratu ditu argazkiak Minguitok.
Isabel Diaz Ayusok garaipena lortu du Madrilen, PSOEk orain arteko daturik txarrenak eskuratu ditu eta Mas Madridek aurrea hartu dio. Ezkerraren beherakada dela-eta, Pablo Iglesiasek politika uztea erabaki du, eta alderdiaren instituzioetarako bidean "oztopo" dela esan du.
Asteazken arratsalde honetan egingo da Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren bilera eta han jorratuko da alarma-egoeraren amaiera.
Belgikan erbesteratutako Kataluniako Generalitateko kontseilari ohia ezustean aurkeztu da Espainiako auzitegi Gorenean. Diru publikoa erabiltzeagatik eta desobedientziagatik auzipetu zuten, baina epaileak libre utzi du behin behinean ERCko politikaria.
Martxoaren 7an eta 8an egitekoak ziren ekitaldiak debekatu ditu, COVID-19 izurritearen testuinguruaren arrazoia emanez.
Rap kantariaren atxiloketa salatu du Espainiako Kongresuan diputatuak. Bestalde, hainbat protesta egin ziren atzo ere, atxiloketa eta kartzelaratzea gaitzesteko.
Kifkif eta Red Acoge elkarteek Pedro Zerolo Harrera Zentroa ireki dute, zeina sistema publikoak kudeatzen duen. Espainiako Estatuko LGTBI+ harrera sistemako lehen babes tokiak hogei asilo eskatzaileri emango die ostatu.
Espainiako estatuak Hezkuntza Lege berria edukiko du laster, baldin eta espero bezala Senatuak argi berdea ematen badio: 2013an PPk ezarritako LOMCE indargabetuz, Kongresuak ostegunean onartu du gehiengo oso estu batekin Isabel Celaak aurkeztu proiektua. Aldaketa nabarmenen artean, gaztelania ez dela aurrerantzean izango hezkuntza sistema barruko komunikazio hizkuntza derrigorrezkoa.
Euskarazko lehenengo komiki-aldizkariaren eragilerik kartsuena izan zen Abdón González de Alaiza Azazeta (Musitu, 1876 – 1926). Hura hilagatik ere, bizian iraun du haren espirituak familiako suaren beroan eta, oraindik orain, haren oinordeek berri gehiago ikasi dutelarik, zazpi bazterretara zabaldu dute su hura. Amaia dugu lekuko.
Asteartean, urriak 27, Espainiako Kongresuan Toledoko Itunaren jarraipen batzordeak pentsioa eskuratzeko baldintzen gogortzea onartuko du PSOE, Unidas Podemos, PP, Ciudadanos, Junts eta EAJren aldeko botoekin. Murrizketa hau onartu ez eta aurre egiteko deia zabaldu du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak astelehenero bezala atzo ere Bilbon egindako elkarretaratzean.
Madril erdigunean, Neptunoko iturritik eta La Ingobernable zentro sozial okupatua egon zen eraikinetik gertu dago Medinaceliko Jesusen eliza. Kaputxinoen ordenaren eraikinaren kanpoalde osoa friso urdinkara erraldoiez jantzita egon da berrogeialdi osoan. Migrazioei buruzko nazioarteko jardunaldiak antolatu zituzten kaputxinoek, baina dena bertan behera geratu zen, agerian elementu bakarra: Zurrunbilo erakusketa erraldoia, Iruña Cormenzana (Iruñea, 1967) margolari nafarrak egina. Berarekin mintzatu gara.
Abuztuaren 28an La Ingobernable Madrilgo zentro soziala husteko Udalaren saiakera geratzea lortu zuten. Jendetza bildu zen hiriarena den eraikina defendatzeko eta oraindik ere bizirik eusten diote. El Saltok eginiko erreportaje hau itzuli dugu ARGIAn.
Euskal Herrian emakumearen berdintasunaren alde bertze leku batzuetan baino urrats bat aitzinago gabiltzala behin berriz bistaratu zen urtarrilaren 30ean, San Mamesen. Gau zinez zakur batean, Katedral-eko harmailetan 48.000 lagun metatu ziren neskek osaturiko bi futbol talderen arteko demaren lekuko izateko. Inoiz ikusi gabea, Europa osoan eta kasik munduan. Euskal futbolzaleek goi-goian paratu zituzten bai kirol femeninoa bai herri honen izena. Madrilgo prentsa gehienaren miresmena. Nahiz eta,... [+]
Ehunka lagun kalean lotan. Gauak bata bestearen atzetik. Hotza eta euria lagun. Gisa horretan asteak pasatzen ari dira Madrilen ehunka migratzaile. Asilo eskaera bideratzeko bere txanda noiz helduko denaren zain. Ume, heldu zein adineko. Egunero Espainiako Poliziak pertsona bakan batzuk baino ez ditu artatzen, gainerakoak kale gorrian utzirik. Burokrazia eta gizatasuna. Konpondu ezinezko bikotea. Irudian: Bi lagun, gauari aurre egiteko prest, plastikopean atertuta.
Madril, 1919 urriaren 17a. Hiriko metro sareak (Compañía Metropolitana Alfonso XIII) ateak ireki zituen. Telefónicarekin batera, enpresa hura aitzindaria izan zen Espainiako Estatuan emakumeak enplegatzen.
“Isiltzen denak, zorionik ez du” esan genuen ARGIAn Mozal Legearen aurkako auzia irabazi genuenean. Ordutik adierazpen askatasunaren aurkako gurutzada azkartu baino ez da egin.
Zergatik egiten dugu geure Black Friday, Cyber Monday, Halloween eta kontsumoa handitzeko AEBetatik datozkigun moda berri oro? Zergatik guk hartzen dugu haiena eta ez alderantziz? Galdera erretorikoa da, bai. Munduan buruko gehien kontsumitzen duen gizartetik datoz ekimenak eta mugarik gabeko kontsumoa behar, ranking horretan lehena izaten jarraitzeko.
Aurrena, atari batean bost gizonek bortxatzen zaituzte, bideoz grabatu eta aldean zenituen gauza apurrak lapurtu. Ondoren, espiatzen zaituzte, umiliatuta ere,  bizitza “arrunta” daramazula esateko.
Turismoaren igoera orokorra izan da Aste Santuko oporraldian. Donostia, Bermeoko Gaztelugatxe, Zumaia edota Elizondo turistaz leporaino betetako irudiek  kezka eragin dute herritar askorengan. Hizketagai bilakatu dira turismo masiboaren ondorioak. Horietako bat da gentrifikazioa: turisten etorrerak eragindako bizitzaren garestitze orokorraren ondorioz –bereziki etxebizitzen salneurrian– herritarrak periferiako auzo eta herrietara alde egin behar izatea. Horren eragin  mingarriak aspalditik ezagutzen dituzte bizitokia behartuta utzi behar izan duten Lapurdiko kostaldeko, Marseillako, Bartzelonako edota Veneziako milaka lagunek. Prozesu antzekoa Bilbon eta Donostian gertatzen hasia dela salatzen duten ahotsak gero eta ugariagoak dira. Irudian Madrilgo Lavapiés auzoan pasa den hilean gentrifikazioaren aurka egindako protesta umoretsua.
Urtebete da Madrilen zorraren eta politika publikoen inguruko auditoretzak egiten hasi zirela. Bi bide independente dituzte: Madrilgo Udalak adituen batzorde bat jarri du martxan, azken hamarkadako kudeaketa ikuskatzeko. Eta herritarren lantaldeak sortu dira hiri barrutietan, PACD Zorraren Herri Auditoretzarako Plataformak sustatuta.