Loreak
Urteak daramatza Ane Gorosabel Mongek Bergarako Elkoro baserrian nekazari. “2014an hasi nintzen ortu lanetan, lehen urteetan beste lan batzuekin uztartuz, baina 2017an profesionalizatzeko pausoa eman nuen”, azaldu ditu hastapenak. Sasoiko barazki ekologikoak egiten ditu Elkoro baserriko lursailetan, eta hainbat urtez otarren bidez, azoketan eta inguruko dendetan saldu izan ditu bere produktuak. Amatasunak ekoizpenean geldialditxoa ekarri zion duela hiruzpalau urte, baina pixkanaka erritmoa berreskuratzen ari da, eta berriki, gainera, ate berri bat ere zabaldu du ekoizpenean: loreena.
Azkoitiko Arrumarrate baserrian dute 'Baserriloreak' proiektua martxan Koldo Ormaza eta Joey Albertek- Lore freskoak eta lehorrak ekoizten dituzte, modu ekologikoan eta ahalik eta karbono aztarna txikiena utziz. Ezagutu proiektua eta ikusi zeinen lore politak ekarri dizkiguten.
Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera zabaldu eta zabaldu, sail handiak sortzen dira.
Lilipak Narcissus generoko landareak dira. Euskal Herrian, berezkoak, naturalak, hamar bat bizi dira; lorategietan landatutakoez kanpo, jakina. Narcissus izena... [+]
Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi zain ginela hor non ikusten dudan balkoi bat leiho-geranio lorez bete (Pelargonium x hortorum). Loretza gorriak begia jo zidan.
Inorekin mokoka edo moskoka hasteko asmo zipitzik ez dut. Mokotik mokora bai ordea, ez... [+]
Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin “kaskabila” esaten diotela dio. Javier Irigarayk 1976an, Gesalazko ibarrean, “boka-perro”, “kañamera” eta “zubiel” izenak jaso zituen. Rhinanthus mediterraneus da. Euskal... [+]
Landareen galbideak arrazoi ugari izan dezake. Garai batean hiru multzotan banatzen ziren: gaitzak, izurriteak eta belar edo landare “txarrak”. Gaur egun landareen hondagarri guztiei izurrite deitzea da joera nagusia. Lehen izurritea esaten zitzaion intsektu, akaro, nematodo, hegazti, karraskari edo beste animalia kaltegarriren baten ugaritzeak sortutako ezbeharrari. Orain berdin da onddo, birus, har, txori, bakterio, akaro edo beldar; landareari kalte egiten dion guztiari izurritea... [+]
Simaur eta hondakin pilatan apopilo bat izaten da udan, ez denetan baina askotan: asma-belarra edo estramonioa, Datura stramonium. Zenbaitek “ikozoro” edo “pikuzoro” izenak ere jaso dituzte landare horrentzat. Landare deigarria da, tentea, hostaje distiratsua, lore zuri handiak eta fruitu kozkor arantzatsuak dituena. Rembert Dodoens (1517-1585) botanikari eta mediku flandriarrak pomum spinosum zela esan zuen fruituagatik. Geroztik, gazteleraz manzana espinosa, portugesez... [+]
Daliaren urtea izendatu dute aurtengo hau, Dahlia pinnata. Ondo esanda Dahliaren urtea da. Euskarazko hiztegiek eta entziklopediek “dalia” esaten diote landare horri; nik uste dut “dahlia” esan beharko geniokeela.
Dahlia Mexikoko goi ordokietan ezagutu zuten inbaditzaile espainolek, urrutira gabe euskaldunen bat ere izango zen. Karlos III.a Espainiakoak inperioaren mendeko lurraldeetan harrapazka hartu eta eramaten jarraitzeko moduko lehengaiak zein izan zitezkeen... [+]
Lasaitu ederra hartu dut egun argia baino gaua luzeagoa egin den egunean; eta poztu sei hilabete horrela izango ditugula jakinda. Uda ederra joan dela ezin uka, baina udazkenari usain hobea hartzen diot. Landareei udazkenaren iritsierarekin “klak” egiten die buruak. Ordu ilunak argiak baino gehiago dira, eta segidan etorriko da negua. Hotzak etorri aurretik haziak zaildu egingo dituzte, janda edo larru-ilean itsatsita baten batek hara-hona heda ditzan. Horretarako fruituak onduko... [+]
Landareek usaindu egiten dutela jakina da, gero eta jakinago. Aspaldi genekien animalia belarjaleengandik babesteko landareen martingala: hozkada jaso duen landareak usaina askatzen du, aldameneko landareak jakinaren gainean jartzeko; horiek hostoak mikaztuko dituzte eta animaliarentzako ez dira gustukoak izango...
Landareak beraien artean bezala, animaliekin ere jokatzen dute usainen dema-plazan. Ameriketan ikertua da honako hau: urrezko makilaren (Solidago virgaurea) generoko landare... [+]
Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.
Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri beltza (Prunus spinosa), maaltza (Pyrus pyraster), asma-belarra (Datura stramonium), oilarana (Prunus mahaleb), Portugalgo erramua (Prunus lusitanica), itsas lilipa (Pancratium maritimum) sasiakazia (Robinia pseudoakazia),... [+]
Udaberria zaigu loreen sasoia. Ez da bakarra, ordea; loraldia ez da urte osoan amaitzen, bukatzen ez den emana da loreena. Etengabeko lore batean bizi gara. Aurten oraindik ahorik, ez abereenik ez segarenik, ezagutu ez duten belazeak ikusgarriak daude, lore desdetxa! Lorez lore dabiltzanen hegaldien zunburrunak sinfonia dirudi.
Izan ere, lorez lore gabiltza; egunero lore berri bat ikus daiteke sasoi honetan. Tartean, baita jan daitezkeenak ere. Ez gara euskaldunak lorezale amorratuak; kunplimenduak eta ele ederrak bai, baina lore-loreak tamainan!
Kaixo Jakoba. Holandatik ekarritako tulipan erraboil batzuk oparitu dizkidate. Noiz landatzen dira? Bitartean, nola gorde behar dira?
Mari Paz Martin (Irun)
Senide du lo-belarra (Papaver somniferum), baina haren aldean, bixia da mitxoleta (Papaver rhoeas). Mitxoleta ezaguna da oso; “urdemutur” eta “urdamutur” ere deitzen omen zaio. Udaberria joan udaberria etorri, urtero lotsagorritzen ditu lur sailak. Neure lotsaren gorria ere berpizten du, Claude Monet margolariaz urtean behin besterik ez naizela gogoratzen berrituz.
Feniziarrek, grekoek eta erromatarrek Mediterraneoan barrena laboreak ekarri zituztenean, hazi... [+]
Apirilaren lehen egun honetan, lagun italiar batek igorri berri dit bazkaritarako mahaia edertzeko jarri duen lore sortaren argazkia. Hau inbidia nirea! Kamelia negutar gorria (Camellia sp.) eta urre horizko Forsithia viridisima, peonia arrosa galanta (Paeonia arborea) eta baratxuri zuri basati bat. Nire ustez zuri hori hartz-baratxuria dela esan diot, Allium ursinum. Berak ezetz, “aglio pelosetto” ote den, Allium subhirsutum. Berak du lorea sudurraren aurrean, eta nik amore eman... [+]
Hau idazten ari naizen egun honetan, maiatzaren 25ean, duela 226 urte (1789an) hil zen Anders Dahl suediar botanikari sonatua. 38 urte besterik ez zuen, baina bere txokoa eginda joan zen mundu honetatik. Claes Alströmereko Lorategi Botanikoaren zuzendaria izan zenak arrasto polita utzi zuen, nonbait. Bera hil eta bi urtera iritsi ziren Mexikotik Madrilera, errege lorategi botanikora, lehen daliak; hango langileak, Antonio José Cavanilles botanikariak, suediarraren ohorez jarri zion... [+]
Hamaika eratakoak dira loreak. Landarearen bizitzaren arrazoia laburbiltzen dute, eta bide eman. Landareak ugalketa du helburua eta horixe da lorearen izatearen arrazoia. Lorean gertatzen den bi sexuen arteko nahasketak fruitua ekarriko du, hazien edukiontzia, alegia.
Nahasketa hori burutzeko ikertu, garatu eta diseinatu du espezie bakoitzak bere lorea. Milaka urteko lanaren emaitza bada ere, etengabe berritzen ari dira. I+G+B. Etorkizunean ere bere espezieko ondorengoak izango direla... [+]
Erle festa hemen da, loreen peskizan. Aurten, goiz-goizetik datorkigu loretza. Oraintxe dugu udaberriko ekinozioa, luzera bereko gaua eta argia dituen eguna, eta lore erakusketa izugarria da.
Lorea eta erlea gauza bera dira, ezta? Etxekoak, biak ala biak beharrezkoak. Etxekoren bat hiltzean, erleei, hilobia argitzeko argizari gehiago egiteko eskatzen zaie, eta eultzean, oihal beltz bat ipintzen da.
Loreak, udaberriak, aitortza merezi du. Eskerrak loreei, bestela ez ginateke. Inauteetatik... [+]
Capsicum annuum, piperminak bezala tomateak, Solanum lycopersicum, bere bizitza motza fruituan burutzeko lehenik loreak eman behar. Mozkin igali horretara iristeko hostoaren premia du, eguzkitara zabaldu eta argiaren energiarekin beharrezkoa duen jaki mordoa sortu dezan. (Jarraitu aurretik, bide batez, honexek bereizten gaitu animaliak eta landareak: landareek lurretik eta airetik energia hartzen dute –argiaren bidez eraldatuz–, eta beren burua elikatzeko eta bizitzeko gai... [+]
Sagarrondoenaz gain landare askoren loreak dituen sagastia da naturalena, aberatsena, eta horietako sagar eta sagarkiak ahoratzen saiatu beharko ginateke. Edertasunak erakusten du elikadura onerako eta bizitza hoberako bidezidorra. Aberastasun horri eusten nahikoa lan badugu. Aurrekoan aipatu nituen baratxuritarretako asko, adibidez, galzorian ditugu. Ahosabaiak gidatuta biziko bagina, ederki asko zainduko genituzke. Eta burua argiago genuke... Ez al dira bada hitzak eta jakiak gure gorputzera... [+]
Syringa vulgaris, lilak udaberriaren bihotzaren muina dotoretzen du. Usain txoragarria zabaltzen du eta lore-kolore biziek hotza uxatzen. Hostoz janzten denean azken ilarrak erein eta letxuga eta epelzale diren tankerako barazkiak aldatu behar dira. Loraldia ximeltzen denean kuiak eta era guztietako kurkubi eta kalabazak ereiteko sasoia da. Baratzezainaren egutegian lilak aldean behar du, bistara. Euskaldunok amañi-lilia deitzen diogu lilaren liliari. Ezin etxekoagoa izan...
Passiflora caerulea, pasio lorearen landarea dotorea da. Igokaria da, hosto berexiak ditu, baina lorea da benetan deigarria: usain gozoa du eta berebiziko egitura: ileak, koloreak, formak... Bere garaian izena eman zionak Jesukrixtoren pasioaren ikurrak ikusi omen zizkion (iltzeak, arantza koroa, apostoluak, etab.). Gure etxekoa ikusten dutenei beste pasio batez hitz egiten diet. Lore honek ematen duen fruituarekin, marakuiarekin, itzelezko zukua egiten bai da, beste pasio batzuk sustatzen... [+]
Ez gara, nolanahi ere, garai batean bezala idi-bihotzekin (Tulipa sp.) erotzen. Ezta gutxiagorik ere!
Urte sasoi honetan aldatzen diren aieta edo erraboilek idi-bihotzak emango dituzte hemendik bost bat hilabetera: udaberriaren atarian, zamarrak eta zirak gogaikarri direnean, egun-argiaren luza-zabaltzea nabaria denean, gorputzaren barrunbeetako borborraren oldeak irribarrea eta burua arintzen dizkigun aroan. Idi-bihotza bihotzeko izatea ez da harritzekoa. Tenore horretan tamaina horretako... [+]
Ez da hainbeste idi izango Herbehere osoetan, baina 6.000 aldaeratik gora dituzte idi-bihotzetan (Tulipa sp.). Han dago han, kolore festa, idi-bihotzen mundua. Zenbat mundu!
Hango negozio sarea ehunka urtetan ehuntzeko gaia Kurdistan aldetik ekarri, Turkian irun eta Istanbuldik barrena eramandako motak ziren. Idi-bihotz naturalak ondu eta hibridatuz gaurko barietate edo aldaera aukera izateko bideari ekin zitzaion, eta ez da egundo amaitu. Milaka aldaera erregistratuta edo bidean dago;... [+]
Beste landare mordoxka batenaren antzera, idi-bihotzaren izenarena ere ez da kontu makala, badu nondik tira eta zer harilkatua. Tulipa sp., tulipa da idi-bihotza. Inork beste izen berri bat proposatu, behar bezala jendarteratu eta egoki hedatuz, lehengo hau zapuzten ez duen artean, idi-bihotz. Izen honi seminario usaintxoa hartzen diodala nioen, bada adi...
Asia Txikitik ugaritu eta hedatutakoa, jatorrizko izena pertsierazko lâleh du. Gaur egun ere Kurdistanen halale eta Iranen eta... [+]
Asia Txikiko Kurdistan omen da Tulipa sp. tuliparen genetikaren biltegia, bere jatorriaren bihotza, idi-bihotzaren bihotza. Nork jarri ote zion lore honi idi-bihotz izena? Noizkoa ote?
Landarezaleak landare berri bat sortzetik, gero landare horien tratanteek etekina kentzen dioten arteko tartea ezagutzeko, munduko lore eta landareen hiriburua den Herbehereetako Aalsmeerri buruz aurreko artikulua idazten ari nintzen egunean, iloba parea eta hauen lagun bat kontzertu punki, gaur egungo punki, batera eramango ote nituen eskean eta, neronek ere, aspaldiko partez, gisa honetako gozatu baten premia banuelakoan, hor abiatu gara laurok Eibarko Amaña aldera.
Tokia bera da... [+]
Gysbert Verbeek lore-zaleak (lore-hazlea esan beharko ote nuke?) lore sinple gorri-laranjak jori ematen zituen arrosa berria lortu zuen 1958an. Bizitoki zuen Aalsmeer hiria ordutik hona ederki aldatu da. Arrosa horri “Miracle” izena eman zion, bere herriari gertatuko zitzaiona igarriz agian...
Ez da lan makala arrosa berri bat sortzea. Dirua dela-eta, hartu eta burutu egiten den lana da. Honexegatik jartzen zaio gero “William Shakespeare”, “Julio Iglesias”, “Pink Panther”, “The McCartney Rose”, “Leonardo da Vinci”, “Michelangelo”, “Rodin”, “Lilli Marlene”, “President Macià”, “Tchaikovski”, “Gina Lollobrigida” edo “Louis de... [+]
Julietari eskean joan zitzaion Romeo gizajoa, mingranondo (Punica granatum) baten abaroan saldu zigun Shakespearek; jakingo zuen, bai, idazleak landare honek ugalkortasunari egiten dion mesedea...
Beste saltzaile batek, landare saltzaile batek, “William Shakespeare” izena jarri zion berak patentatutako landare bati. Arrosa batek du izen hori. David Austin bere egileak. Mundu osoan ezaguna den muintegi bat du eta landare berrien sorkuntzan garai bateko arrosen estiloa lantzen du,... [+]
Kaixo. Gaztelaniazko flor de pascua (zelan da euskaraz?) bat daukat. Hasieran zeuzkan hosto gorriak jausi zitzaizkion eta orain ez dira berriz ateratzen. Zer egin beharko litzateke ateratzeko?
Nerea Sainz de Murieta (Sopela).