Espezieak
Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera zabaldu eta zabaldu, sail handiak sortzen dira.
Lilipak Narcissus generoko landareak dira. Euskal Herrian, berezkoak, naturalak, hamar bat bizi dira; lorategietan landatutakoez kanpo, jakina. Narcissus izena... [+]
Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi zain ginela hor non ikusten dudan balkoi bat leiho-geranio lorez bete (Pelargonium x hortorum). Loretza gorriak begia jo zidan.
Inorekin mokoka edo moskoka hasteko asmo zipitzik ez dut. Mokotik mokora bai ordea, ez... [+]
Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin “kaskabila” esaten diotela dio. Javier Irigarayk 1976an, Gesalazko ibarrean, “boka-perro”, “kañamera” eta “zubiel” izenak jaso zituen. Rhinanthus mediterraneus da. Euskal... [+]
Landareen galbideak arrazoi ugari izan dezake. Garai batean hiru multzotan banatzen ziren: gaitzak, izurriteak eta belar edo landare “txarrak”. Gaur egun landareen hondagarri guztiei izurrite deitzea da joera nagusia. Lehen izurritea esaten zitzaion intsektu, akaro, nematodo, hegazti, karraskari edo beste animalia kaltegarriren baten ugaritzeak sortutako ezbeharrari. Orain berdin da onddo, birus, har, txori, bakterio, akaro edo beldar; landareari kalte egiten dion guztiari izurritea... [+]
Simaur eta hondakin pilatan apopilo bat izaten da udan, ez denetan baina askotan: asma-belarra edo estramonioa, Datura stramonium. Zenbaitek “ikozoro” edo “pikuzoro” izenak ere jaso dituzte landare horrentzat. Landare deigarria da, tentea, hostaje distiratsua, lore zuri handiak eta fruitu kozkor arantzatsuak dituena. Rembert Dodoens (1517-1585) botanikari eta mediku flandriarrak pomum spinosum zela esan zuen fruituagatik. Geroztik, gazteleraz manzana espinosa, portugesez... [+]
Daliaren urtea izendatu dute aurtengo hau, Dahlia pinnata. Ondo esanda Dahliaren urtea da. Euskarazko hiztegiek eta entziklopediek “dalia” esaten diote landare horri; nik uste dut “dahlia” esan beharko geniokeela.
Dahlia Mexikoko goi ordokietan ezagutu zuten inbaditzaile espainolek, urrutira gabe euskaldunen bat ere izango zen. Karlos III.a Espainiakoak inperioaren mendeko lurraldeetan harrapazka hartu eta eramaten jarraitzeko moduko lehengaiak zein izan zitezkeen... [+]
Landareek usaindu egiten dutela jakina da, gero eta jakinago. Aspaldi genekien animalia belarjaleengandik babesteko landareen martingala: hozkada jaso duen landareak usaina askatzen du, aldameneko landareak jakinaren gainean jartzeko; horiek hostoak mikaztuko dituzte eta animaliarentzako ez dira gustukoak izango...
Landareak beraien artean bezala, animaliekin ere jokatzen dute usainen dema-plazan. Ameriketan ikertua da honako hau: urrezko makilaren (Solidago virgaurea) generoko landare... [+]
Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.
Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri beltza (Prunus spinosa), maaltza (Pyrus pyraster), asma-belarra (Datura stramonium), oilarana (Prunus mahaleb), Portugalgo erramua (Prunus lusitanica), itsas lilipa (Pancratium maritimum) sasiakazia (Robinia pseudoakazia),... [+]