Orri nagusira

Orri nagusia

 

[Aurreko eztabaidak]

Herri telebistak
Hogei txori txiki kate erraldoien erdian

 

Tafalla Television (Tafalla)

Sorrera: 1996ko ekainaren 3an. Video Estudio Nixara izeneko bideo ekoiztetxe baten ekimenez. Jabea: Sortzaileak. Pribatua. Langile kopurua: 4 pertsona. Denek dena egiten dute. Azpiegitura: Betacam sisteman egiten dute lan, nahiz eta batzutan Hi 8 edo Super VHS erabiltzen duten. Plato bat, edizio gela eta bulego bat. Programazio kopurua eguneko: Ordubete pasatxoko programazioa egunero. Lehen 20 minutuetan elkarrizketa, ondorengo 20 minutuetan lehiaketa eta gainerako 20 minutuetan informatiboa. Dena barne ekoizpena. Euskararen erabilera: Euskararen erabilpena herrian edota inguran izan daitezkeen ekitaldi berezietara mugatzen da. Urteko aurrekontua: Publizitatearen arabera. Bertatik fakturatzen denak baldintzatzen du urteko aurrekontua. Finantziazioa: Publizitatea. Hedapena: Hegoaldetik Pitillas arte eta iparraldetik Mendibil arte. 15.000 biztanleko audientzia potentziala dute. Helburuak, erronkak: Herri informazioan dagoen hutsunea betetzen jarraitzea.

Zerrendara

 

 

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403