Ingurumena > Klima aldaketa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
Elizabeth Magie
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Herriko Etxea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Konkordatu kartzela
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Zizpa gaztetxea

Kalifornian Mendocino Complex bataiatu duten sutea estatuko hondamendirik handiena bilakatu da. Astearterako ofizialki 290.692 akre (117.638 hektarea) erreak zituela iragarri zuten, Gipuzkoako lurraldearen erdia adina. Geroztik, gainera, beste sute txikiago batzuekin elkartu da. 14.000 suhiltzaile daude estatuko hamasei suteri aurre egiteko egoera nahiko kaxkarrean. Oraindik egoera okerrera egingo du bero eta haize-bolada handiko egunak espero dituztelako eta hilabetea joango dela kalkulatu... [+]

Klima aldaketa kanaleko multimediak
Kubaren etsai berri eta inoizko gaiztoena: klimaren aldaketa

Beraiek erantzukizun txikia eduki arren Lurrak jasaten duen klimaren erotzearen sorreran, Kubako jendeak izango dira beroketa globalak ekarriko dituen hondamendiek gehien kaltetuetakoak. Urakanak, uholdeak, lehorteak, itsas mailaren igotzea, uharteak bere azaleraren parte bat galtzea... Agintariek Tarea Vida izeneko plan estrategikoa abiarazi dute, Sobiet Batasuna hondoratu osteko Periodo Especial-eko larrialdia baino kudeatzen zailagoa izan litekeenari aurre egiteko.


Vandana Shiva asteazkenean klima aldaketaren erronkez mintzatuko da Donostian

Fisikan Doktore eta gizarte eta ingurumen gaietan ekintzaile, gizateriak aurre egin behar dion egoeraren aurrean bere ikuspegia emango du, batik bat krisi klimatikoaren ondorio ekologiko, politiko eta sozioekonomikoen esparruetatik. Klima-aldaketa "planetaren gaixotasun metaboliko" gisa definitzen du klima-aldaketa , eta ekofeminismoa berriz, "biozibilizazio planetarioaren bidea" bezala.


Ozono geruza kaltetzen duen substantzia kimikoaren isuria %25 hazi da

Zientzialariek ohartarazi dutenez, ozono geruzaren berreskurapena hamar urtez atzeratu dezake kontrolpetik kanpo dagoen CFC-11 kimikoaren isuriak.


2018-04-05 | ARGIA
Saharako basamortua %10 handitu da aldaketa klimatikoaren ondorioz

Amerikako Estatu Batuetako Maryland Unibertsitateak egindako eskala handiko ikerketa baten arabera, munduko basamortu handiena iparralderantz eta hegoalderantz hazten ari da euri falta dela-eta.


2018-03-09 | Mikel Asurmendi
Klimaren borroka galtzen ari ote gara?

Bizi! mugimenduaren iritziz, 2015eko COP21aren karietara hartu ziren engaiamenduek ez dute inolaz ere klimaren egonkortasuna segurtatzen. Galdera da: klimaren borroka galtzen ari ote gara?


2018-02-25 | Reyes Ilintxeta
Uxua Lopez, telekomunikaziotako ingeniaria
"Emakumeen talentu guztia baliatu behar dugu galtzen ari garen klima aldaketaren borrokan"

80 emakume zientzialari espedizio batean ari dira egunotan Antartikan, tartean da Uxua Lopez. Duela bi urte ehuntzen hasi zen 1.000 emakume adituren sareko kide dira. Emakumeen lanari ikusgarritasuna ematea da lehen urratsa. Hurrengoa, klima aldaketaren inguruan erabakiak hartzen diren guneetarako bidea irekitzea, berandu baino lehen.


2018-02-08 | Jon Torner Zabala
Neguko hiri olinpikoetako asko, aurki beroegiak izan litezke Jokoak antolatzeko

Gaur hasi eta hilaren 25era bitartean egingo dira Neguko Joko Olinpikoak, Hego Koreako Pyeongchang hirian. Kontuan hartzen badugu 2022ko egoitza (Beijing, Txina) ere bai, 21 izango dira 1924az geroztik Jokoak jaso dituzten hiriak.  Klima aldaketa dela-eta, kokagune horietako asko beroegiak izan litezke epe laburrean (2050ean), izotz eta elur gaineko kirolak praktikatzeko.


2018-02-01 | Miren Osa Galdona
Europarren %86k pairatuko ditu uholdeen kalteak klima aldaketaren ondorioz, kasurik arinenean

Ikerketa berri batek ondorioztatu duenez, lurraren tenperaturak igotzen jarraitzen badu, uholdeen arriskua areagotu egingo da. Hala izanez gero, kalteak nabarmenak izango lirateke herritarrentzat.


Klimaren erotzeak kanporatutako etorkinei, guk hesi militarizatuak

Lehorte, uholde eta ekaitz erraldoietatik ihesi klimaren aldaketak kaltetutako gero eta jende gehiago datorrelarik mundu aberatserantz,  urte ederrak bizi ditu mugak gotortzearen industriak. Todd Miller kazetari eta migrazioetan adituak Hesiarekin borrokan liburuan azaltzen du frontearen gaurko argazki orokorra: zer galdurik gabe datozen etorkinen epopeia, multinazionalek mugen militarizazioarekin egiten duten urrea, justiziaren aldeko talde militanteen borrokak.