Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Egunez egun

4. eguna

Vilvoordeko Manuel

Egilea: Karlos Zurutuza

Vilvoordeko Manuel

Karlos Zurutuza

Herri txiki bat izan arren, Vilvoorde gobernua osatzeko bideko txintxorretakoa da (B-H-V barrutiari buruzko azalpenaren aurkezpena ikusi). Flandestarrek beraien kontrako diskriminazioa salatu ohi dute 2003an Bruselako barrutian sartu zutenetik eta, antza, hango Epaitegi Gorenak arrazoia eman zien. Baina ezin gobernua osatu eta, beraz, ezin korapiloa askatu.

Jakin-minak jota, trenez bertaratu naiz gaur goizean, egun pasa egiteko asmoz. Arratsalde partean, Manuel topatu dut plaza nagusiko garagardotegi batean. Espainia hegoaldeko bere hizkera itxiak atentzioa eman dit segituan. Antza, aita Cadizekoa eta ama Extremadurakoa ditu. Bera, ordea, Vilvoorden jaioa da eta neerlanderaz hazi, hezi eta bizi izan da gaurdaino, etxetik kanpo behintzat.

 

Con mi mujer hablo el vlaams (nederlandera)”, esan dit Manuelek irribarretsu, bere hegoaldeko azentu bitxiaz.

Hizketaldiak luze jo du eta Manuelek egunkariek ez dakartzaten makina bat kontu azaldu dizkit. Zioenez, mileurismoaren fenomenoa Europako zoko honetaraino ere zabaldu da. Baina langabezi-soldata mila eurotik gorakoa denez kasu askotan, langabetu ugarik ez du lanik egin nahi izaten.

 

Eta ez omen da mileurismoa bakarrik datorren arazoa: “Gero eta etorkin gehiago dator huskeri baten truk lan egiteko prest”, jarraitu du Manuelek. “Azken bolada honetan makina bat jende iritsi da India eta Pakistandik. Horiek neerlandera ikasi ez ezik, edozein baldintzatan lan egiteko prest daude eta, jakina, gero eta zailagoa da lanpostu duin bat aurkitzea”.

 

Manuel langabezian dago eta Annak, bere emazteak, supermerkatu batean lan egiten du. Zailtasunak zailtasun, haur bat espero dute aurki.

 

“Nire aitak baino zorte handiagoa izan dezala espero dut”, esan du gazteak. Dirudienez, bakarrik eta 14 urte besterik ez zituela iritsi zen egun erretiratua den gizon hura.

 

“Hona iritsi zenetik mehatze batean eman du bizitza. Eta askotan huskeri baten truk”, Manuelek.

 


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan