Istripu nuklearrak
Japoniako Kashiwazaki-Kariwako zentrala asteazkenean piztu ondoren, 6. erreaktoreko kontrol barren alarman akatsa atzeman dute eta geldiarazi egin dute. 2011ko Fukushimako hondamendiaren ondorioz itxi zuten eta TEPCO konpainia publikoa urte luzez ibili da berriz ireki nahian.
60 urte bete dira Andaluzian, Almeriako kostaldean dagoen Palomares herrian, istripu nuklearra gertatu zela. Erregimen frankistak kanpaina itzela egin zuen arriskurik ez zegoela esateko, Manuel Fraga Espainiako Turismo ministroaren bainu eta guzti. Engainu hutsa. Palomareskoa adibide bat besterik ez da, nuklearrekin zerikusia duten beste hamaika istripu, gertaera eta baieztapenek antzeko ezaugarriak izan baitituzte historian zehar. Nuklearrena sekretismoan, engainuan eta gezurrean oinarrituriko historia bat izan da gaur arte.
1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.
Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen arriskuez jabetzeko. Espainiako Estatuan halako 40 zenbatu ziren joan den urtean, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak eman berri duen datuaren arabera.
Erasoek ez dute etenik martxoan Errusiako armadak bere egindako Ukraina hego-ekialdeko zentralean eta bi aldeek batak besteari leporatzen dizkiote bonbardaketak. Hondamendi nuklear bat saihesteko asmoz, hara joango da Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeko delegazioa. Egun batzuk bertan pasatzeko asmoa dute eta modu egonkorrean bertan litzatekeen ordezkaritza bat ere nahi dute lortu.
Zentral nuklearraren inguruko bonbardaketen erantzulea Ukraina izan dela dio Errusiak, eta Ukrainak Errusia izan dela, berriz. Egoera oraindik arriskutsua dela ohartarazi du Boris Zhuikov erradiokimikan adituak.
Londrestik Tokyora, Paris eta Madrilen barrena, ugariak izan dira 2011ko martxoaren 11 ilun hartan Japonia azpikoz gain jarri zuten hondamendien oroitzapenezko ekintzak. Urtetik urtera oihartzun gutxiago dutenak, hori ere egia. Hondamendiaren orbanak erraz ahazten baitituzte mundutarrek... beren larruan betikoz sufritzera kondenatutakoek ez bada.
Udaberrian ikasi genuen Torio, Norvegiako Haldengo zentraletik ihes eginda Europan barreiatu zen kutsagai erradioaktiboaren izena. Udazkenean egokitu zaigu Rutenio 106 ikasi beharra, baina oraindik inongo agintarik ez du aitortu ez non, ez zein istriputan, ez nori egin dion ihes naturan aurkitu ezin den isotopoak. Ziurrenik Errusiako Maiak faktoriatik egin du eskapo munduan industria nuklearra nola berrantolatzen ari diren erakusten duen pozoiak: ondo ikasi izena.
Egunak aurrera joan ahala, nabarmenagoa da irail amaieraz geroztik Europa zeharkatu duen laino erradioaktiboari buruzko informazio falta. Errusiatik iritsi dena ziurtzat jota, isuriaren jatorriaz hipotesiak zabaltzen ari dira. Eta herritarren osasuna zaintzeko ardura duten erakunde nagusienganako kritikak ere bai.
Errusiak dio bere ezein zentral atomikok ez duela matxurarik izan, baina Frantzia eta Alemaniako segurtasun nuklearreko agentziek erakutsi dute handik iritsi dela Europan zehar urri hasieran hedatu den laino kutsakorra, Rutenio-106 zeraman. Publiko zabalaren oharkabean pasa den arren, erradioaktibatearen arriskuez okupatzen diren erakundeek ohartarazi dute arriskuaren larriaz.
Energia nuklearraren erabilera modu mailakatuan ezabatzea aurreikusten duen Energia Legea onartu dute Suitzan, bozen %58,2rekin. Zentral berriak eraikitzea debekatu eta funtzionamenduan daudenak ixtea du helburu.
2017ko otsailean iodo erradioaktibo ihes bat detektatu zen Europan, Finlandiatik hasita Euskal Herriraino, hasieran agintariek aipatu ere ez zutena arrasto ahulegiak omen zirelakoan. Kutsaduraren iturri bila, errusiarren arma eta zentral nuklearrak ziren susmagarriak hasieran; azkenean ez da jatorria argitu eta hedabide handiek aipatu ere ez dute egin. Baina bidean azalera atera da Haldengo zentral zaharra geldirik dagoela Norvegian, urrian gertatutako istripuagatik. Kasualitatea?
Three Mile Island zentraleko istripu nuklearraren 38. urteurrena bete da, AEBetako historiako larriena, eta munduko hirugarrena. Zentralak ihes bat izan zuen eta substantzia erradioaktiboz betetako burbuila bat zabaldu zen zentraletik kanpo. Harrisburgen irakaspena, baina, ez zen nahikoa izan Txernobyl eta Fukushimako istripuak saihesteko, ezta zentral nuklearrak ixteko ere.
Otsailean iodo erradioaktibo ihes bat detektatu zen Europan, Finlandiatik hasita Euskal Herriraino, hasieran agintariek herritarrei azaldu ez zietena arrasto ahulegiak omen zirelakoan. Armada errusiarraren arma edo zentral nuklearretako baten ihesaren ondoriotzat jo zen arren hasieran, orain zenbait aditu hasi dira lotzen joan den urrian Norvegiako Halden zentralean gertatutako istripuarekin.